Rhins of Galloway (Eskoziako gaeleraz: Na Rannaibh) Eskoziako hegoaldean kokatzen den penintsula bat da.

Rhins of Galloway.
Penntsula, iparraldetik hegoaldera begira.

Geografia aldatu

Rhins of Gallowayko muturretako bat, Mull of Galloway lurmuturra, Eskozian hegoalderen dagoen puntua da. Dumfries eta Galloway eskualdeari dagokio eta bertako herri handiena Stranraer da, Loch Ryanen ertzean dagoena. Beste aldean Luce badia dago.

40 kilometrotako luzera du iparraldetik hegoaldera, baina zabaleraz oso estua da. Mailu buruaren itxura duela esaten da. 80 kilometrotako kosta-lerroa dauka. Mendebaldeko ertzean itsaslabarrak daude eta ekialdean aldiz malda leunagoa da.

Historia aldatu

Britoiak bizi izan ziren penintsulan eta gotorlekuak eraiki zituzten. Erromatarren garaian Novantae leinu zeltiarra bizi zen bertan eta erromatarrekin merkatal harremanak izan zituzten. Ondoren Irlanda eta Eskoziaren eskuetan ere egon da.

Gaur egun nekazaritza egiten da eta naturak erakarrita turismoa ere nabarmen hazi da.

Ondasun nabarmenak aldatu

Kanpo estekak aldatu

54°51′N 5°3′W / 54.850°N 5.050°W / 54.850; -5.050