Doubt 2008. urtean John Patrick Shanleyk zuzendutako filma da. Zuzendariak berak idatzitako Doubt: A Parable antzezlanean oinarritzen da. Filmak zalantza du oinarri, bai fedean eta baita filmeko protagonisten artean ere. St. Nicholas eskola katoliko erromatarrean, Aloysius (Meryl Streep) eta James (Amy Adams) ahizpek zalantzan jartzen dute Aita Flynnen (Philip Seymour Hoffman) eta bere ikasleen arteko harremana.

Doubt (2008ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2008
IzenburuaDoubt
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena104 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaDoubt: A Parable (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Patrick Shanley
Gidoigilea(k)John Patrick Shanley
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaScott Rudin
Konpainia ekoizleaMiramax
EdizioaDylan Tichenor
Bestelako lanak
MusikagileaHoward Shore
Argazki-zuzendariaRoger Deakins
Jantzi-diseinatzaileaAnn Roth
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Historia
Nominazioak

miramax.com…
IMDB: tt0918927 Filmaffinity: 984549 Allocine: 128175 Rottentomatoes: m/doubt Mojo: doubt Allmovie: v396068 TCM: 684234 Metacritic: movie/doubt TV.com: movies/doubt-2008 Netlix: 70100377Edit the value on Wikidata

Filmak Oscarretarako 5 izendapen jaso zituen eta BAFTA sarietarako beste 3.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1964. urtean, New Yorkeko Bronx auzoan St. Nicholas izeneko ikastetxe katoliko erromatar bat dago. Igandeko mezan daude eta Aita Flynnek zalantzari buruzko sermoi bat ematen du. Aita Brendan Flynn oso maitatua da. Gertuko harremana dauka ikasleekin eta komunitateak asko miresten du. Horrela, bere zalantzaren sermoiak eragina edukiko du haiengan; bereziki, Aloysius eta James ahizpengan.

James ahizpa gaztea eskolako irakaslea da. Inuzentea eta bihotz onekoa, pixkanaka-pixkanaka ohartuko da 14 urteko ikasle Donald Miller eta Aita Flynnen arteko harreman bereziaz. Egun batean, ikaslea klasera joango da alkohol usaina duela. Susmoak James ahizpa bultzatuko du Aloysius ahizparengana. Aloysius, oso zorrotza eta kontserbadorea da. Bigarren Mundu Gerran senarra galdu zuenetik, ume eta nerabeak usteldurazko mundutik aldendu nahi ditu eta ongiaren bidetik eraman. James ahizparen susmoak nahikoak izango dira Aloysiusek zalantzan jarri dezan Flynn aitaren jarrera eta nahiak.

Filmaketa aldatu

2004an estreinatu zen John Patrick Shanleyren Doubt: A parable. Hurrengo urteetan, munduan zehar antzeztu zen. Parisen, Roman Polanskik zuzendu zuen.[1] Hainbat sari jaso zituen: 4 Tony Sari eta Antzezlan Dramatiko Hoberenaren Pulitzer Saria. Shanley segituan hasi zen zinemarako moldaketa idazten: “Banekien nire patua zela. Oso zaila izan behar zen, baina pantaila handiko dialektika ospatu nahi nuen. Elkarrizketa asko izan arren gustukoa izango duzun film bat egin nahi nuen.”[2]

Shanleyk esperientzia zuen jada zinemarako idazten. 1988an Oscar Saria lortu zuen Moonstruck filmaren gidoia idazteagatik. Proiektuari Meryl Streep eta Philip Saymour Hoffman izenak gehitu zitzaizkion. Streepek hasieran dudan jarri zuen proiektuaren egingarritasuna: “Hain minimalista eta eszenatoki gainean egiteko aproposa izanik, ezin nuen imajinatu film bezala”.[3]

Filmaketa 2007ko abenduaren 1ean hasi zen[4]. New Yorkeko hainbat lokalizazioetan burutu zen: Bronx auzoko Parkchesterren, St. Anthony’s Eskola Katolikoan, College of Mount Saint Vincent unibertsitatean, eta baita Brooklyneko Bedford-Stuyvesant auzoan. Kanpoaldeak Greenwich Village auzoko St. Luke in the Fields elizaren lorategietan gauzatu ziren.

Finantzaketa aldatu

Filmak 20 milioi dolarreko aurrekontua zuen eta 50,9 milioi dolarreko diru-sarrerak lortu zituen.[5]

Aktoreak aldatu

Viola Davisek Oscarretarako izendapen bat lortu zuen. Film honek hasiera eman zion Davisek gerora izan duen arrakastari: Oscarretarako beste bi izendapen lortu zituen The Help (2011) eta Fences (2017) pelikulengatik.

Talde teknikoa aldatu

John Patrick Shanley gidoilari eta zuzendariaz gain, antzerkiaren munduan esperientzia du baita ere Scott Rudin ekoizleak. 15 Tony Sari lortu ditu Rudinek hainbat obra ekoizteagatik; besteak beste: The Book of Mormon, Hello, Dolly! edota Fences. Antzerkian bakarrik ez, zinemaren munduan ere arrakasta handiko filmak ekoitzi ditu: No Country for Old Men, The Social Network, Lady Bird, The Truman Show, Moonrise Kingdom, edota The Hours.

Argazki zuzendaria Roger Deakins da. Deakinsek National Film and Television School zinema eskolan ikasi zuen. Ingalaterrako eskola hau 2018ko mundu osoko 15 zinema eskola hoberenen artean dago.[6] Deakinsek hainbat filmetan parte hartu du: Fargo, The Big Lebowski, No Country for Old Men, Revolutionary Road, Skyfall, Prisoners edota Blade Runner 2049. Guztira Oscarretarako 14 izendapen dauzka, eta haietariko bat lortu zuen Blade Runner 2049 filmagatik.

Jantzitegiko arduradun eta diseinatzailea Ann Roth da. Ann Rothek ere Oscarretarako izendapen asko lortu ditu bere lanengatik, The English Patient edota The Hours filmengatik.

Musikari dagokionez, Howard Shorek konposatu zuen soinu banda. Shoreren lanen artean The Lord of the Rings eta The Hobbit sagen soinu bandak daude.

Banaketa aldatu

Filma 2008ko urriaren 30ean estreinatu zen American Film Institute jaialdian. Handik hilabetera, abenduaren 12an estreinatu zen Amerikako Estatu Batuetan. Euskal Autonomia Erkidegora 2009ko urtarrilaren 30ean iritsi zen.

Erantzuna aldatu

Orokorrean erantzun positiboak izan zituen filmak, bereziki daukan aktore taldeagatik. Rotten Tomatoes web orrialdeak 10etik 7 puntu eta %80ko freskotasuna ematen dizkio filmari[7], 212 kritiketan oinarriturik. Metacritic web orrialdeak, aldiz, 100etik 68 puntu eman dizkio filmari.[8] The New York Times egunkariak Meryl Streepen lana goraipatu zuen bereziki.[9] Gidoia ere txalotua izan da. Chicago Sun-Times aldizkariko Rogert Ebertek adierazi bezala, “Doubtek gidoi zehatz eta gaindiezin bat dauka, garaiaz gaindiko garrantzi batekin. Lehenengo planotik pentsarazi egiten zaitu eta amaierara arte ezinezkoa da pentsatzeari uztea. Oso gutxitan gertatzen da hau.”[10]

Film aditu batzuek pelikulan garai hartako Bush administrazioari kritika bat egiten dela uste dute.[3] Bushek Iraken suntsipen handiko armak zeudela azpimarratu baitzuen behin eta berriz, naiz eta frogarik ez eduki. Egoera horren aurreko zalantza islatzen du filmak aditu hauentzat. Zuzendariak berak adierazi zuen egoera politiko hau kontuan hartu zuela antzezlana idazterako orduan: “Albisteak ikusten nituen, egunkariak irakurtzen nituen... Iraken suntsipen handiko armak zeudela frogatuko zuen edozerren bila. Orduan ulertu nuen inbasioa defendatzen zutenek fedea besterik ez zutela[11]”.

Sariak aldatu

Sariak Saila Izendatua Emaitza
BAFTA Sariak Emakumezko Aktore Onena Meryl Streep Izendatua
Gizonezko Bigarren Mailako Aktore Onena Philip Seymour Hoffman Izendatua
Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Amy Adams Izendatua
Chicago Film Critics Association Sariak Emakumezko Aktore Onena Meryl Streep Izendatua
Gizonezko Bigarren Mailako Aktore Onena Philip Seymour Hoffman Izendatua
Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Amy Adams Izendatua
Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Viola Davis Izendatua
Egokitutako Gidoi Onena John Patrick Shanley Izendatua
Critics' Choice Sariak Film Onena Doubt Izendatua
Emakumezko Aktore Onena Meryl Streep Irabazlea
Gizonezko Bigarren Mailako Aktore Onena Philip Seymour Hoffman Izendatua
Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Viola Davis Izendatua
Aktore Talde Onena Amy Adams, Viola Davis, Philip Seymour Hoffman and Meryl Streep Izendatua
Gidoilari Onena John Patrick Shanley Izendatua
Dallas-Fort Worth Film Critics Association Sariak Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Viola Davis Irabazlea
Detroit Film Critics Society Sariak Emakumezko Aktore Onena Meryl Streep Izendatua
Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Amy Adams Izendatua
Golden Globe Sariak Emakumezko Aktore Onena Drama Film Batean Meryl Streep Izendatua
Gizonezko Bigarren Mailako Aktore Onena Philip Seymour Hoffman Izendatua
Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Amy Adams Izendatua
Emakumezko Aktore Onena Viola Davis Izendatua
Film Gidoi Onena John Patrick Shanley Izendatua
Houston Film Critics Society Sariak Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Viola Davis Irabazlea
Aktore Talde Onena Amy Adams, Viola Davis, Philip Seymour Hoffman eta Meryl Streep Irabazlea
National Board of Review Sariak Emakumezko Aktore Hasiberri Onena Viola Davis Irabazlea
Aktore Talde Onena Amy Adams, Viola Davis, Philip Seymour Hoffman eta Meryl Streep Irabazlea
Palm Springs International Film Festival Spotlight Saria Amy Adams Irabazlea
Satellite Sariak Emakumezko Aktore Onena Drama Film Batean Meryl Streep Izendatua
Gizonezko Bigarren Mailako Aktore Onena Philip Seymour Hoffman Izendatua
Egokitutako Gidoi Onena John Patrick Shanley Izendatua
Oscar Sariak Emakumezko Aktore Onena Meryl Streep Izendatua
Gizonezko Bigarren Mailako Aktore Onena Philip Seymour Hoffman Izendatua
Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Amy Adams Izendatua
Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Viola Davis Izendatua
Egokitutako Gidoi Onena John Patrick Shanley Izendatua
Screen Actors Guild Sariak Emakumezko Aktore Onena Meryl Streep Irabazlea
Gizonezko Bigarren Mailako Aktore Onena Philip Seymour Hoffman Izendatua
Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Amy Adams Izendatua
Viola Davis Izendatua
Film Aktore Talde Onena Amy Adams, Viola Davis, Philip Seymour Hoffman eta Meryl Streep Izendatua
St. Louis Gateway Film Critics Association Sariak Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena Amy Adams Izendatua
Viola Davis Irabazlea
Washington D.C. Area Film Critics Association Sariak Emakumezko Aktore Onena Meryl Streep Irabazlea
Aktore Talde Onena Amy Adams, Viola Davis, Philip Seymour Hoffman eta Meryl Streep Irabazlea

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) French, Philip. (2009-02-08). «Film review: Doubt» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  2. (Ingelesez) «‘Doubt’ Interview, with director John Patrick Shanley» Flicks (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  3. a b «Meryl Streep had doubts about 'Doubt' - CNN.com» edition.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  4. «Playbill News: Meryl Streep and Philip Seymour Hoffman to Star in Doubt Film» web.archive.org 2007-04-27 (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  5. «Doubt (2008) - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  6. (Ingelesez) «The Top 15 International Film Schools» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  7. (Ingelesez) Doubt (2008). (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  8. Doubt. (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  9. (Ingelesez) Dargis, Manohla. (2008-12-11). «Film Version of John Patrick Shanley’s Play, With Meryl Streep and Philip Seymour Hoffman» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  10. (Ingelesez) Ebert, Roger. «Doubt Movie Review & Film Summary (2008) | Roger Ebert» www.rogerebert.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  11. (Ingelesez) «Doubt, then and now: John Patrick Shanley in an exclusive interview with Quotidian Theatre» DC Theatre Scene 2017-03-27 (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).

Kanpo estekak aldatu