The Social Network
The Social Network (euskaraz Sare Soziala) 2010eko David Fincher estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Ben Mezrich idazlearen The Accidental Billionaires ("Ustekabeko Bilioidunak") liburuan oinarritua dago, bertan Facebook sare sozial ezagunaren sorrera eta bilakaera kontatzen delarik.
Jesse Eisenberg, Andrew Garfield eta Justin Timberlake aktoreek Mark Zuckerberg, Eduardo Saverin eta Sean Parker antzeztu zituzten, lehenbiziko biak Facebook sare sozialaren sortzailea eta hirugarrena Napster musika artxiboen webgune banatzailearen sortzaileetako bat eta 2004ean Facebooken presidentziako kideetako bat izana.
Filma honek 8 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean hiru irabaziz: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Aaron Sorkin), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Trent Reznor eta Atticus Ross) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Angus Wall eta Kirk Baxter). 4 Urrezko Globo Sariekin ere saritua izan zen, tartean Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama, Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria (David Fincher), Gidoi onenaren Urrezko Globo Saria (Aaron Sorkin) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Urrezko Globo Saria (Trent Reznor eta Atticus Ross).
Argumentua
aldatu2003ko udazken gau batez, Harvardeko ikaslea eta programazioan ikaragarri trebea den Mark Zuckerbergk (Jesse Eisenberg) bere ikasle-etxeko ordenagailuaren bitartez ideia berri bat garatzen hasiko da. Berehalakoan bere ikasle-texeko gelan hastapena izan zuen proiektua sare sozial iraultzaile batean bilakatu zen. Sei urte geroago sare soziala jada 500 milioi lagunez osatua zegoen eta Mark Zuckerberg gizateriaren historia guztian azkarrena aberastu zen bilioidun gazteena bilakatu zen. Baina mutil gazte aintzindari honi proiektu berriak arrakasta ez ezik lege eta ikuspuntu pertsonaletik ere hainbat buruhauste ekarri zizkion.
Aktoreeak
aldatu- Jesse Eisenberg: Mark Zuckerberg
- Andrew Garfield: Eduardo Saverin
- Justin Timberlake: Sean Parker
- Brenda Song: Christy Lee
- Armie Hammer: Cameron Winklevoss/Tyler Winklevoss
- Josh Pence: Tyler Winklevossen ordezkoa
- Max Minghella: Divya Narendra
- Rashida Jones: Marylin Delpy
- Joseph Mazzello: Dustin Moskovitz
- Rooney Mara: Erica Albright
- Dustin Fitzsimons: The Phoenix – S K Club elkarteko presidentea
- Patrick Mapel: Chris Hughes
- Douglas Urbanski: Larry Summers
- Wallace Langham: Peter Thiel
- Dakota Johnson: Amelia Ritter
- Malese Jow: Alice Cantwel
- Denise Grayson: Gretchen
- Trevor Wright: Josh Thompson
- John Getz: Sy
- Shelby Young: K.C.
- David Selby: Gacomo
Kanpo estekak
aldatu- The Social Network filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Social Network filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)