Ireki menu nagusia

Gilen Josef Chaminade[oh 1] (Périgueux, Frantzia, 1761eko apirilaren 8a - Bordele, Frantzia, 1850eko urtarrilaren 22a) apaiz katolikoa, Mariaren Lagundiaren sortzailea eta Marianista Familiaren sortzailea. 2000ko irailaren 3an dohatsu aitortu zuen Joan Paulo II.a aita santuak.[1]

Gilen Josef Chaminade
G.-J. Chaminade (Joseph Vabre, 1954).jpg
Bizitza
Jaiotza Périgueux1761eko apirilaren  8a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Bordele1850eko urtarrilaren  22a (88 urte)
Hobiratze lekua Chartreuseko hilerria, Bordele
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Santutegia
Urtarrilaren 22
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Périguextik Mussidanera: Familia eta haurtzaroaAldatu

Blas Chaminade eta Catalina Bethón senar-emazteen hamahirugarren umea izan zen. Familiarengandik jaso zituen errealismoa, sinesmena eta kristau bokazioa, Eliza Katolikoaren zerbitzura. Anaietan nagusia, Joan Bautista, Eliza Katolikoaren barruan zegoen jada. Gainera, hark konbentzitu zuen Guillermo Eliza Katolikoan sartzeko. Ikasletzat, bere lehenengo urteak San Carlos eskolan egin zituen, Mussidanen. Ikasle eta irakasle lanetan egin zituen han bere bizitzako hogei urte. Frantziar Iraultza baino pixka bat lehenago bihurtu zen abade. Kleroko konstituzio zibila onartu ez zutenez, joan egin behar izan ziren Mussidango eskolatik.[2]

OharrakAldatu

  1. Santu izenekin bezalaxe, dohatsu honena hizkuntza bakoitzera itzuli ohi da: Guillaume-Joseph Chaminade dugu frantsesez, William Joseph Chaminade ingelesez, Guillermo José Chaminade gaztelaniaz.

ErreferentziakAldatu

  1. Samaha, John, S.M., Brother (January 22, 2005). "History of the Process for the Glorification of William Joseph Chaminade". Accessed October 26, 2012
  2. http://www.vatican.va/news_services/liturgy/saints/ns_lit_doc_20000903_bl-chaminade_en.html

Kanpo loturakAldatu

(Ingelesez) (Alemanez) (Gaztelaniaz): The Marianist Family.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen Josef Chaminade