Doloretako Ama Birjina ermita (Gorostapalo)
Doloretako Ama Birjina ermita baseliza kristaua da, Nafarroa Garaiko Erratzu herrian dagoena, Gorostapalo auzoan.[1]
Doloretako Ama Birjina ermita (Gorostapalo) | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Baztan |
Koordenatuak | 43°10′05″N 1°27′20″W / 43.168056°N 1.455461°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Eraikina
aldatuHabearte bakarreko oinplano laukizuzena du. Atzealdean sakristia dago, eta elizpe txiki bat aurrealdean, alboetako murruen luzapenak eratua. Elizpean dago sarrerako atea, bi alboetan errejadun leihoak dituena. Bi isurkiko teilatua dauka, eta ezkilategi txiki bat haren gainean.[2]
Erretaula barrokoa da, XVIII. menderen lehen erdikoa. Haren nitxo bakarrean Nahigabeetako Ama Birjinaren irudi barrokoa dago;[2] erretaularen alde banatara, berriz, Jesus eta Mariaren Bihotzen margolanak. Aldarearen eskuineko aldean pulpitua du.[3]
Elizpeko karreran zurezko kartel bat dago, "Emen salbe bat errezatzen da" dioena.[3]
Historia
aldatuJuan Lastiri kapitainak, Bikondoko semeak, eraikiarazi zuen baseliza XVIII. mendean. 1794an, Konbentzioaren Gerran, frantziar soldaduak Erratzun sartu zirelarik, burua kendu zioten Ama Birjinaren irudiari, eta errekara bota. Gorostapaloko bizilagunek berreskuratzea erdietsi zuten, baina biziki hondatua.[4]
Gaur egun, Ostiral Santuan ematen da meza bertan. Lehenagoko denboretan Igokunde bezperan ere izaten zen,[1] eta idortearen kontrako errogatibak egiteko erabiltzen zuten, Ama Birjinaren irudia hartu eta prozesioan herriraino eramanez. Horretaz gain, Gorostapalon norbait hiltzen bada, baselizan jotzen dira hil-ezkilak.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b López Sellés, Tomás. Contribución a un catálogo de ermitas de Navarra. culturanavarra.es (kontsulta data: 2023-12-13).
- ↑ a b Ermita los Dolores, Gorostapolo. Atlas del patrimonio histórico cultural navarro, lebrelblanco.com (kontsulta data: 2023-12-14).
- ↑ a b c Erratzuko ermitak. erratzukokontuak-ballarena.blogspot.com (kontsulta data: 2023-12-14).
- ↑ Sales Tirapu, José Luis, Azanza López, José Javier. Sombras en el patrimonio artístico navarro: la guerra contra la convención en el Baztán. sehn.org.es (kontsulta data: 2023-12-14).