Errogatiba

ageriko otoitza, Jainkoari premiazko behar bat eskatzeko egiten dena

Errogatiba edo errogazioa,[oh 1] katolizismoan, ageriko otoitza da, Jainkoari premiazko behar bat eskatzeko egiten dena.[1] Otoitzaldi eta prozesioak izaten dira, eliza barnean edo kanpoan egiten direnak, penitentzia modura eta nekazaritzarako mesede eske.[2]

Errogazioak Kenteko Hever herrian, 1967an

Urtean bitan izaten dira: errogatiba nagusiak San Markoren jaian, apirilaren 25ean, eta errogatiba txikiak Igokunde aurreko hiru egunetan. Gainera, era berezian, aita santuak eta gotzainek urteko edozein sasoitan agindu ditzakete, zoritxar edo premia larrien kasuan.[2]

Oharrak

aldatu
  1. Askotan pluralean erabiltzen dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Errogatiba. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. a b Gozalo de Andrés, Carmen. Errogatibak. Menditik kostara, 2011ko maiatzak 7, arratiaeliza.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).

Kanpo estekak

aldatu