Diarios de Motocicleta
Diarios de Motocicleta (euskaraz: «Motozikleta Egutegiak») 2004ko Walter Salles brasildar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Che Guevara argentinar iraultzailea izango zenak 23 urterekin Hego Amerikan barna burututako motozikleta bidaian idatzitako egutegietan eta oroimenetan oinarritua dago. Gael García Bernal, Rodrigo de la Serna, Mercedes Morán, Jean Pierre Noher, Facundo Espinosa eta Mía Maestro aktoreek antzeztu zuten.
2004ko Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen ("Al otro lado del río", Jorge Drexler) . 2004ko Donostiako Zinemaldian Ikuslegoaren Saria irabazi zuen.
Sinopsia
aldatu1952an, "Che" Guevara (Gael García Bernal) medikuntza ikasle gaztak bere adiskide Alberto Granadorekin (Rodrigo de la Serna) batera Hego Amerikan barna motozikleta zaharkitu batean bidaiatu zuen. Ernesto, legenarran espezializatutako 23 urteko medikuntza ikasle gaztea da, eta Alberto berriz, 29 urteko biokimikaria. Bi gazteek hegoamerikar kontinentearen ondare aberatsa eta giza eta gizarte topografia konplexua ezagutzeko aukera emango dien bidai bati ekingo diote. Biek Buenos Aires hiriko familiak atzean utzi eta Norton 500 cc motozikleta zahar batean izpiritu abenturazaleak bultzaturik bidaiatuko dute.
Aktoreak
aldatu- Gael García Bernal: Che Guevara
- Rodrigo de la Serna: Alberto Granado
- Mercedes Morán: Celia de la Serna
- Jean Pierre Noher: Ernesto Guevara Lynch
- Facundo Espinosa: Tomás Granado
- Mía Maestro: Chichina
- Lucas Oro: Roberto Guevara
- Marina Glezer: Celita Guevara
- Sofia Bertolotto: Ana María Guevara
- Franco Solazzi: Juan Martín Guevara
- Ricardo Díaz Mourelle: Osaba Jorge
- Sergio Boris: Bidaiari gaztea
- Daniel Cargieman: Bidaiari gaztea
- Diego Giorzi: Rodolfo
- Gustavo Bueno: Hugo Pesce doktorea
- Alberto Granado: Bere burua antzeztuz (kameoa filmaren amaieran)
- Matías Strafe: Chichinaren laguna
Kanpo estekak
aldatu- Diarios de una Motocicleta filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Gaztelaniaz)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)