Diana Vixniova
Diana Viktorovna Vixniova —errusieraz: Диана Викторовна Вишнёва— (San Petersburgo, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1976ko uztailaren 13a) errusiar ballet-dantzaria da, Mariinski Antzokiko balleteko (lehen Ballet Kírov) artista nagusia eta American Ballet Theatrekoa.[1]
Diana Vixniova | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1976ko uztailaren 13a (46 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vaganova Academy of Russian Ballet (en) ![]() |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa, ballet dantzaria, pertsona ospetsua, dantzaria eta ballet-dantzaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Mariinski antzokia |
Jasotako sariak | ikusi
|
vishneva.ru… | |
![]() ![]() |
BiografiaAldatu
Vixniova San Petersburgon jaio zen eta Agrippina Vaganova Ballet Akademian ikasi zuen. Hantxe lortu zituen nota altuenak institutu horren historian.[2]
2008an, Vishneva Haurren Ongizaterako Elkarte Errusiarreko (RCWS) Zuzendaritza Batzordean sartu zen.[3]
Lan ibilbideaAldatu
1995ean graduatu ondoren, Mariinski Antzokian hasi zen lanean, eta 1996an dantzari-postu nagusira igo eta Danseren Prix Benois lortu zuen. 2002an Londresko Royal Opera Housen dantzatu zuen lehen aldiz José Carlos Martínezekin Kixote/ Don Quijote lanean, Rudolf Nuréyev-ek koreografiatua. 2003ko udaberrian, lehen aldiz lan egin zuen American Ballet Theatre-rekin.
Interpretatutako paperakAldatu
Vixniovaren errepertorioa Kixote/ Don Quijote, Romeo eta Julieta, La bayadera, Loti ederra/ La Bella durmiente, Beltxargen aintzira/El lago de los cisnes eta Giselle dira. Koreografo modernoentzako paperak ere interpretatu ditu, hala nola George Balanchine, William Forsythe eta Roland Petit. Kritikaren goraipamen handiak jaso zituen Rubíes lanarengatik —Joyas de Balanchine balletaren bigarren mugimendua, Igor Stravinskiren pianorako eta orkestrarako kapritxoa (1929) 19 minutuko partituran—, Gisellek eta Kenneth MacMillanen Manonek interpretatua. Bere bikoteak artista bikainak dira, besteak beste, Ángel Corella eta Vladimir Malakhov.
Hainbat balletekin arituaAldatu
Ballett Kírovez gain, beste konpainia ospetsu batzuetan ere aritu da, hala nola Bolshói Antzokiko balleta, Parisko Operako Baleta, American Ballet Theatre, La Scalako Antzokia eta Berlingo Opera. Sochi 2014 Joko Olinpikoen hasierako ekitaldian ere parte hartu zuen.
Sariak eta aintzatespenakAldatu
People's Artist of the Russian Federation (2007) Golden Mask (2001) Merited Artist of the Russian Federation State Prize of the Russian Federation (2000) Golden Mask (2009)
IruditegiaAldatu
Diana Vishneva Giselle rolean, 2007
Diana Vishneva Phantom Flex4K kamerekin grabitazio multzoan filmatua: Aldaketa denboran eta espazioan , 2014
Diana Vishneva ariketak egiten, 2017
Diana Vishneva ariketak egiten, 2017
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diana Vixniova |