Sir Kenneth MacMillan

Sir Kenneth MacMillan (Londres, Ingalaterra, 19291992) balleteko dantzaria eta koreografoa izan zen. Royal Balleteko zuzendari izan zen 1977. urtetik hil zen arte.

Sir Kenneth MacMillan

Bizitza
JaiotzaDunfermline1929ko abenduaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1992ko urriaren 29a (62 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Deborah MacMillan (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGreat Yarmouth High School (en) Itzuli
Royal Ballet School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet-irakaslea eta ballet dantzaria
Jasotako sariak

kennethmacmillan.com
IMDB: nm0534014 IBDB: 1285
Musicbrainz: 51dabb6a-531e-460c-ab8f-1ff6eb8b31d6 Discogs: 5215043 Find a Grave: 11143183 Edit the value on Wikidata

Dantzari gisa hasi zen Sadler's Wells Ballet Schoolen, eta eskola horretako dantzari-taldean sartu zen 1946an. Handik hamar urtera, Royal Balleten hasi zen. 1970eko hamarraldia arrakasta handikoa izan zen MacMillanentzat, lan hauei esker: Maitagarriaren musua (1960), Gonbidapena (1960), Udaberriaren sagarapena (1962), Ahizpak (1963) eta Lurraren kantua (1965). 1966tik 1969ra bitartean, klasikoak eraman zituen eszenatokira, hala nola Loti ederra (1967) eta Beltxargen aintzira (1969).

1970an Frederick Ashtonen ordezko izan zen Royal Balleten, baina handik zazpi urtera utzi egin zuen kargua, konpainiako lehen koreografo-lanean bete-betean aritzeko. Garai horretatik aurrera MacMillanek koreografia ugari egin zituen, eta hainbat ballet osatu zituen. Bere konpainiarako egin zituen pieza dramatikoez gainera, beste asko Ballet Ramberterako, telebista eta zinemarako egin zituen, eta antzerkian, Ionescoren hainbat lan zuzendu zuen. Azken lanen artean kontuan hartzekoak dira, Romeo eta Julieta (1967) ballet dramatikoa, Anastasia (1971), Manon (1974), Mayerling (1978), Isadora (1981), Heriotza-dantza (1983) eta Pagodetako printzea (1989). 1983an Sir titulua eman zioten, eta American Ballet Theatreko kide artistikoa izan zen handik urtebetera.

Erreferentziak aldatu