Ireki menu nagusia

Royal Opera House Londresen dagoen antzoki bat da. Covent Garden auzoan dagoelako izen berarekin ezagutzen da ere. Horrez gain, antzokia Ingalaterrako opera eta ballet konpainien egoitza da. Erresuma Batuko hiru antzoki handietako bat da, Londres bertan dagoen Royal National Theatre-rekin eta Stratford-upon-Avonen dagoen Royal Shakespeare Company-rekin batera.

Royal Opera House
Ondasun Ingelesa
Royal Opera House and ballerina.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak 51° 30′ 47″ N, 0° 07′ 21″ W / 51.513055555556°N,0.1225°W / 51.513055555556; -0.1225Koordenatuak: 51° 30′ 47″ N, 0° 07′ 21″ W / 51.513055555556°N,0.1225°W / 51.513055555556; -0.1225
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1858ko maiatzaren 15a
Edukiera 2.255
Arkitektura
Arkitektoa Edward Middleton Barry Itzuli
Ondarea
Ondare Ingelesa 1066392
Kontaktua
Helbidea 7 Bow Street, London, WC2E 9DD, England
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Lehenengo antzokia, 1728an John Rich, aktore eta ekoizleak, The Beggar's Opera egitea eskatu zion John Gay-ri. Operaren arrakastaren ondorioz, antzoki berri bat egiteko kapital nahikoa lortu zuten.

Gaur egungo eraikina 1856 urtean eraiki zen, baina 1990 urtean egindako konponketen ondorioz, egun ikusten diren elementu batzuk ez dira guztiz orijinalak.

IruditegiaAldatu

Informazio praktikoaAldatu

  • Helbidea: Bow Street, Covent Garden, London WC2E 9DD
  • Metro geltokia:   Covent Garden

Kanpo estekakAldatu