Ireki menu nagusia

Football Club Internazionale Milano

Internazionale Football Club» orritik birbideratua)

FC Internazionale Milano, ezagunagoa Inter laburdurarekin, (izen osoa Football Club Internazionale Milano SpA) Milango futbol taldea da, Italiako Serie A ligan jokatzen duena. Italian Liga eta Kopa ugari irabazteaz gain hiru aldiz lortu ditu Europako eta Kontinente arteko Kopak, azkena 2010an. Liga sortu zenetik denboraldi guztiak lehen mailan egin dituen futbol talde bakarra da.

F.C. Internazionale Milano
Ezizena(k) Nerazzurri ("urdin-beltzak")
Il Biscione ("suge handia")
Sorrera 1908
Futbol zelaia Stadio Giuseppe Meazza
(edukiera: 82.955 lagun)
Presidentea Txinako Herri Errepublika Steven Zhang
Entrenatzailea Italia Antonio Conte
Liga Serie A
2018-19 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1930an Juventus FC-ren aurkako partida.
1965eko Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zuen taldea.
2006ko Italiako kopako garaipena ospatzen.
AC Milanen aurkako derbia, 2009an.

Etxeko partiduak Giuseppe Meazza estadioan jokatu ohi ditu.

HistoriaAldatu

Sorrera eta lehenengo urteakAldatu

1899an Milan Cricket and Football Club sortu zen Milanen, gerora AC Milan izango zena. Jokalariak milandarrak eta ingelesak zituen. Hiru liga irabazi ondoren jokalarien artean istiluak sortu ziren eta 1908an Ristorante Orologio jatetxean Milan taldetik ateratako 44 bazkidek talde berria sortu zuten. Atzerriko jokalarien aldeko bazkideak ziren, hortik Internazionale izena.

1910an irabazi zuten lehenengo Liga baina ez modu oso normalean. Txapelketa FC Pro Vercelli 1892-rekin berdinduta bukatu zuten eta ondorioz bien arteko partuida batek erabakiko zuen nor izango zen txapelduna. Pro Vercelli aldi berean lehiaketa militar bat jokatzen ari zen eta partidua atzeratzeko eskatu zuen baina Ligak ez zuen onartu. Protesta gisa Vercellikoek 11 urteko haurren taldea aurkeztu zuten eta Inter nagusitu zen 10-3ko emaitzaz. Vercelli zigortua izan zen gainera. Hurrengo liga 1920an irabazi zuen.

Faxismoaren garaiaAldatu

Internazionale hiriko aberatsen taldea zen eta Milan aldiz languileena. Faxismoaren garaian talde biek izena aldatzeko presioak jasan zituzten, ingelesekin zerikusia zuen guztia arriskutsua baitzen eta Interrek Società Sportiva Ambrosiana izena hartu zuen, hiriko patroiaren izena hain zuzen ere. Elastikoa ere aldatu zuen, hiriko armarriaren oroitarri kamiseta zuria gurutze gorri handi batekin hartu baitzuen irudi, eta gainean Fascio Littorio lema ezarri zuen.

Talde hartako izarra Giuseppe Meazza zen eta Italiako 3 Liga eta Kopa bat eskuratu zituen.

Grande InterAldatu

Bigarren Mundu Gerra bukatzean betiko jantziak eta izena berreskuratu zituen. 1953 eta 1954ean liga berriak eskuratuta 1955ean Angelo Moratti k taldea erosi zuen 100 milioi liraren truke. Helenio Herrera entrenatzaile argentinarrarekin batera Luis Suárez fitxatu zuen eta italiar jokalari bikainekin zaleek Grande Inter izenarekin ezagutzen den garaia abiatu zen. Kapitaina Armando Picchi mitikoa zen. AC Milanekin batera 60. hamarkada milandarrena izan zen. 3 Liga berriz gain Europa mailako tituluak (2 Europako Kopa) eta Kontinente artekoak (2 Kopa) lortu zituen.

70 eta 80. hamarkada apalakAldatu

1968an Helenio Herrerak taldea utzi eta taldearen mailak behera egin zuen nabarmen. Hurrengo bi hamarkadetan 3 Liga (ia hamar urtean behin) eta 2 Kopa lortu zituen Italian eta Nazio arte mailan ezertxo ere ez.

90. hamarkadaAldatu

1989an lorturiko Liga garaipenean 3 alemaniar jokalari bikain zeuden, Lothar Matthäus, Andreas Brehme eta Jürgen Klinsmann. Giovanni Trapattoni zen entrenatzailea. Garaipen honek animatuta jokalari onak fitxatzeari ekin zion eta 3 UEFA Kopa eskuratu zituen, 1991, 1994 eta 1998an. Azken honetan Ronaldo eta Iván Zamorano aritu ziren. Italian ez zuen ordea beste Liga edo Koparik irabazi.

XXI mendeaAldatu

Hurrengo Liga, 2006koa, era bitxian irabazi zuen. Juventus FC zen irabazlea, AC Milan bigarrena eta Inter hirugarren postuan gelditu zen. Ustelkeria kasuen ondorioz Juventus kanporatu egin zuten eta AC Milani 30 puntu kendu zizkioten. Honekin Interrek Milan gainditu eta lehen postua eskuratu zuen. Hurrengo lau ligak erreskadan eskuratu zituen, Italian nagusi zela erakutsiz. José Mourinho zen entrenatzailea eta Zlatan Ibrahimović suediarra taldeko izarra.

2010ean bost titulu eskuratu zituen, Italiako Liga, Kopa eta Superkopa, Europako Kopa eta azkenik FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa. Aipagarria da Nazioarteko final bietan jokatu zuten jokalari guztiak atzerritarrak zirela.

UniformeaAldatu

Sorreratik bertatik marra urdin eta beltzdun elastikoa erabili du. Hasieran galtza zuriak zituen baina 1924tik aurrera galtza beltzak erabili ditu. 1928an Società Sportiva Ambrosiana izatera behartu zutenean hiriko banderako gurutze gorria erabili zuen, baina urtebetez soilik.

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1908-1915
     
 
 
 
1919-1924
     
 
 
 
1924-28
     
 
 
 
1928-29
     
 
 
 
1929-tik

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

PalmaresaAldatu

Italian: 30Aldatu

  • Italiako futbol liga (18): 1910, 1920, 1930, 1938, 1940, 1953, 1954, 1963, 1965, 1966, 1971, 1980, 1989, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010
  • Italiako futbol kopa (7): 1939, 1978, 1982, 2005, 2006, 2010, 2011
  • Italiako superkopa (5): 1989, 2005, 2006, 2008, 2010

Nazioartean: 9Aldatu

Kontinente arteko Futbol KopaAldatu

  • Txapelduna (2): 1964, 1965

FIFAren Kluben arteko Munduko KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 2010

UEFAko Txapeldunen LigaAldatu

  • Txapelduna (3): 1964, 1965, 2010
  • Finalista (2): 1967, 1972

UEFA KopaAldatu

  • Txapelduna (3): 1991, 1994, 1998

LagunartekoakAldatu

Jokaturiko nazioarteko finalakAldatu

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFAren Kublen artekoa
1964 Inter Milan 0-1, 2-0, 1-0   CA Independiente
1965 Inter Milan 3-0 , 0-0   CA Independiente
2010 Inter Milan 3-0   TP Mazembe
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1963-64 Inter Milan 3-1   Real Madril Viena
1964-65 Inter Milan 1-0   SL Benfica Milan
1966-67   Celtic FC 2-1 Inter Milan Lisboa
1971-72   Ajax Amsterdam 2-0 Inter Milan Rotterdam
2009-10 Inter Milan 2-0   FC Bayern Munich Madril
Europako Superkopa 2010   Atletico Madril 2-0 Inter Milan
UEFA Kopa 1990-91 Inter Milan 2-0, 1-0   AS Roma
1993-94 Inter Milan 0-1, 1-0   Austria Salzburg
1996-97   FC Schalke 04 1-0, 1-0 Inter Milan
1997-98 Inter Milan 3-0   SS Lazio
Europako Errekopa ez

JokalariakAldatu

EntrenatzaileakAldatu

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Internazionalek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1979-80 UEFA Kopa Lehen itzulia Internazionale
Real Sociedad
3-0
2-0
Real Sociedad
Internazionale
2000-01 UEFA Kopa Final zortzirenak Alaves
Internazionale
3-3
0-2
Internazionale
Alaves

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Football Club Internazionale Milano  


2019-20ko Serie A  
Atalanta | Bologna | Brescia | Cagliari | Fiorentina | Genoa | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce | Milan | Napoli | Parma | Roma | Sampdoria | Sassuolo | SPAL | Torino | Udinese