Deniba Konare

maliar-bizkaitar judoka


Deniba Konare (Mali, 2003) txikitatik Durangon bizi den judoka da. 2023ko ekainean zilarrezko domina lortu zuen Europako Kopako proba batean.[1][2] 2023ko azaroaren 3an II. edizioko Durango saria jaso zuen.[3][4]

Deniba Konare

Bizitza
JaiotzaMali, 2003 (20/21 urte)
Jarduerak
Jarduerakjudoka

Biografia aldatu

Malin jaio zen. 3 urterekin etorri zen Durangora (Bizkaia). 6 urterekin, judoa bere pasio bihurtu zen.[5] Durango Kirol Taldean dihardu.[2]

Kirol Ibilbidea aldatu

2019. urtean, Konareren kadete mailako azken urtean zilarrezko domina lortu zuen Vigon Espainiako Judo Kopa Lehiaketan, Iñaki Salas entrenatzaile zuela. Zera iragarri zuen: Kategoriaz aldatuko zela eta 57 kilotik beherakoekin lehiatuko zela, zail egiten baitzitzaion 52 kilo azpitik mantentzea. Japonian ere egon zen entrenatzen.[6] Avilesen (Asturias) Espainiako Super kopan lehiatu zen eta 2. postua, zilarra lortu zuen eta Estatu mailako 2. postuan jarri zen.[7] Urte berean Espainiako selekzioarekin Europako Kopara joan zen.[8]

2021ean Senior mailan aritu zen Espainiako Txapelketan.[9]

2022an brontzea irabazi zuen, Malagan eta Espainiako Kopa ere irabazi zuen.[1]

2023ko abenduaren 2an 3. postua eta brontzea irabazi zuen Iruñeko Navarra Arena pabiloian.[10]

Europako kopa aldatu

2023an Europako kopako hainbat probatan aritu zen. Apirilean apiril hasieran Parisen (Frantzia) bosgarren postua eta ekainean Birmingham-en (Ingalaterra) zilarrezko domina lortu zuen.[2] Azken proba horretan Junior mailan eta 57 kilora arteko pisuan, hiru borroka irabazi zituen, finalera heldu aurretik. Maylis Rozan frantziarra izan zen txapelduna. Lorpen horiei esker, lehenengo aldiz Europako Txapelketan lehiatzeko aukera eman zioten, irailean Herbeheretan hain zuzen ere.[1][11]

Palmaresa aldatu

  • 2017an 3. postua, brontzea, Espainako Txapelketan.   [12]
  • 2019an 2. postua, zilarra, Espainiako Kopa Txapelketan.   [6]
  • 2023an 2. postua, zilarra, Europako Kopa txapelketan.   [1]
  • 2023n 3. postua, brontzea lortu zuen Espainiako Txapelketan.   [13][10]

Arrazakeria aldatu

Arrazakeriaren aurkako aktibista da.[14]

Arrazismoa dela eta, zera esan zuen Deniba Konarek:

Tatamira igotzean, kirolaria ikusi besterik ez dugu egiten, eta ez dugu ez arrazarik ez pertsonarik ikusten. Garrantzitsua da entrenatzaileek arrazismoaren aurkako mezua helaraztea ikasleei. Haurra fisikoki garatzeko eta motrizoki ibiltzeko betebeharra duten bezala, entrenatzaileen lanaren zati batek mundu guztiarekiko begirunea izaten ere hezi behar du.[5]

Aintzatespenak aldatu

  • 2023ko azaroaren 3an Durango saria jaso zuen San Agustin Kultur Gunean.[3][4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Deniba Konare Europako judo txapelketara sailkatu da bere ibilbidean lehenengoz, Europako Kopan zilarra irabazi ostean - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  2. a b c (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/DotDurangaldean. (2023-06-26). «Deniba Konare, plata en la European Cup de Birmingham | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  3. a b «Azaroaren 3an ospatuko den Durango Sarietako irabazle guztiak erabakita daude - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  4. a b (Gaztelaniaz) Cayado, Nahikari. (2023-11-03). «Durango premia a sus referentes de 2023» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  5. a b (Gaztelaniaz) Cayado, Nahikari. (2023-05-02). ««He tenido que escuchar cosas muy feas y llegué a odiar el color de mi piel»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  6. a b (Gaztelaniaz) «La judoka Deniba Konare debuta con una prometedora medalla de plata en su nueva categoría de peso» durangon.com 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  7. (Gaztelaniaz) «Deniba Konaré se coloca segunda del ranking estatal tras la plata lograda en la Super Copa de judo» durangon.com 2019-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  8. (Gaztelaniaz) D, M.. (2019-02-12). «La duranguesa Deniba Konare acude con la selección española a la Copa de Europa» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  9. «Deniba Konare, senior mailan Espainiako Judo Txapelketan parte hartuko duen lehenengo durangarra - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  10. a b (Gaztelaniaz) «Deniba Konare, bronce en el campeonato de España | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2023-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  11. (Gaztelaniaz) D, M.. (2019-02-12). «La duranguesa Deniba Konare acude con la selección española a la Copa de Europa» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  12. «Deniba Konare logra lo máximo conseguido por el Judo Durango, una medalla de bronde de España» MugaKultura 2017-05-08 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  13. «Deniba Konare durangarrak Espainiako Judo Txapelketan brontzea irabazita amaitu du senior mailan aritu den estreinako urtea - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  14. «Arrazakeriaren kontrako berbaldia, Durangoko kirol eragileen eskutik - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).

Kanpo estekak aldatu