A Dry White Season
A Dry White Season (euskaraz Urtaro Lehor Zuria), 1989ko Euzhan Palcy martinikar zinema zuzendariaren historia drama film bat da. André Brink hegoafrikar idazlearen 1980ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Donald Sutherland, Janet Suzman, Jürgen Prochnow, Zakes Mokae, Susan Sarandon eta Marlon Brando aktoreek antzeztu zuten.
A Dry White Season | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | A Dry White Season |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Hegoafrika eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | epaiketa filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | A Dry White Season (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios eta Zimbabwe |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Euzhan Palcy |
Gidoigilea(k) | Colin Welland (en) ![]() Euzhan Palcy |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mary Selway (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Glenn Cunningham (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dave Grusin |
Argazki-zuzendaria | Pierre-William Glenn |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hegoafrika |
Historia | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Marlon Brando).
Argumentua
aldatu1970eko hamarkada, Hegoafrika. Ben du Toit arraza zuriko irakasle prestigiotsua Apartheidaren izugarrikeri eta bidegabekerietatik hat bizi da. Inoiz ez zuen parterik hartu nahi izan. Hortaz, poliziak bere arraza beltzeko Gordon Ngubene (Winston Ntshona) lorezainaren semea Sowetoko protestaldi batean jipoitzen dutenean, Benek poliziak horrela jarduteko bere arrazoiak dituela pentsatuko du. Baina poliziak mutila berriz ere atxilotu eta ez da bere etxera gehiago itzuliko. Ondorioz, Benek lorezainari gertaera ikertuko duela hitzemango dio.
Aktoreak
aldatu- Donald Sutherland: Ben du Toit
- Janet Suzman: Susan du Toit
- Susannah Harker: Suzette du Toit
- Rowen Elmes: Johan du Toit
- Marlon Brando: Ian McKenzie
- Susan Sarandon: Melanie Bruwer
- Leonard Maguire: Bruwer irakaslea
- Zakes Mokae: Stanley Makhaya
- Winston Ntshona: Gordon Ngubene
- Thoko Ntshinga: Emily Ngubene
- Bekhithemba Mpofu: Jonathan Ngubene
- Jürgen Prochnow: Stolz kapitaina
- Michael Gambon: Magistratua
- John Kani: Julius
- Gerard Thoolen: Viljoen kolonela
- David De Keyser: Susanen aita
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)