Daniel Owen
Daniel Owen (Mold/Yr Wyddgrug, Flintshire/Sir y Fflint, 1836ko urriaren 20a – Mold, 1895eko urriaren 22a), galesezko lehenengo eleberrigile ezaguna izan zen, narratzaile bikaina eta batzuen ustez "Charles Dickens galestarra" izan zena.
Daniel Owen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Yr Wyddgrug, 1836ko urriaren 20a |
Herrialdea | Gales Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Yr Wyddgrug, 1895eko urriaren 22a (59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Aita eta bi anaia hil ziren meategi batean jazotako istripuan, Daniel jaioberria zenean. Gaztetan Yr Amserau ("Denbora") izeneko kazetan kolaborazioak egin zituen, bai eta jostun moduan ibili ere. Idazle moduan, XIX. mendeko gizartea islatu zuen haren liburuetan, Galesko iparraldean industrializazioak ekarritako aldaketa sozialak eta ekonomikoak deskribatuz. Halaber, apaiz metodista moduan ibili zen.
Bibliografia
aldatu- Offrymau Neilltuaeth ("Bakardadearen eskaintza", 1879)
- Y Dreflan (1881)
- Hunangofiant Rhys Lewis, Gweinidog Bethel edo Rhys Lewis ("Rhys Lewisen autobiografia, Bethelgo ministroa", 1885). Telebistarako egokitu zuten.
- Y siswrn ("Artaziak", 1888)
- Enoc Huws (1891). Telebistarako egokituta.
- Gwen Tomos (1894)
- Straeon y Pentan (1895)
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Egileaz BBCren webgunean