Dakota eraikina (ingelesez The Dakota, Dakota Apartments edo Dakota Building) New York hiriko Manhattan barrutian dagoen eraikina da, Central Park parkearen mendebaldean, berez 72. kalearen ipar-mendebaldeko iskina eta Central Park West etorbidearen artean kokatzen den etxebizitza edo apartamentu multzo bat da.

Dakota eraikina
The Dakota
 AEBko Leku Historikoa
Central Park West Historic District
Dakota eraikina Central Park West etorbidetik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°46′36″N 73°58′35″W / 40.7767°N 73.9764°W / 40.7767; -73.9764
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1884ko urriaren 27a
Inaugurazioa1884ko urriaren 27a
KomisarioaEdward C. Clark (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaHenry Janeway Hardenbergh (en) Itzuli
EstiloaArkitektura neogotikoa
Renaissance Revival architecture (en) Itzuli
Solairuak10
Ondarea
AEBko Leku Historikoa72000869

Izena aldatu

Usadioaren arabera, Dakota izena, etxea eraiki zen garaian Manhattango eremu honetan kasik etxebizitzarik ez zegoenez eta uhartearen hegoaldeko hirigunetik urruti zegoenez, kasik Dakota estatua bezain urruti zegoela herri esaeraretik omen dator, alegia, euskarazko "zakurraren ipurdian" esaeraren parekidea. Gaur egun ordea, Manhattan barrutia nahiz New York hiriaren bihotzean dago.

Historia aldatu

1880ko urriaren 25a eta 1884ko urriaren 27aren artean eraiki zen.

Henry Janeway Hardenbergh arkitekto etxea kontratatu zen Singer Sewing Machina Company erakundeko Edward Clark zuzendariarentzat diseinua gauzatzeko. Arkitekto etxe honek berak ere Plaza Hotela eraiki zuen.

Eraikin hau John Lennon musikariaren bizileku eta heriotza lekua izateagatik oso ospetsu bilakatu zen, musikari hau 1980ko abenduaren 8an bertan erail baitzuten. Bestalde aurretik 1967an eraikin honetan Roman Polanski zuzendariaren Rosemary's Baby beldurrezko filma ospetsua filmatu zen.

Eraikinean bizilekua duen jende ospetsua aldatu

Dakota eraikinean bizi izan den jende ospetsuetako batzuk hauek izan dira:

Ikus gainera aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu