Hor I.a
Auibra Hor, Auibra edo Hor I.a bezala ere ezaguna, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1732 inguruan gobernatu zuena, Krauss eta Frankeren arabera.
Hor I.a | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVIII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. XVIII. mendea ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Dahshur | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Nubhetepti (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Bere tronu izenak, Auibrak, "Ra pozten da" esan nahi du, eta Turineko Errege Kanonaren VI,17 erregistroan idatzia dago, zazpi... errege izan zela adieraziz. Bere erregealdia laburra izan zen, ziuraski, bi urte baino gutxiagokoa.
Amenemhat III.aren miresle sutsu bat izan zen. Hau, Horren ontzi kanopoetan berretsia dago, Amenemhaten izenarekin zigilatuak daudenak, eta faraoi handi hau lurperatuta dagoen tokia zaindu zuen moduagatik. Horrek, Amenemhat III.ak Dahshurren eraikitako piramidea zaharberritzea agindu zuen.
Bere garaiko testigutzak
aldatuFaraoi honen hilobia, 1894an aurkitu zuen J. de Morganek Dahshurren, bere lurperaketa eta hil ekipoaz txundituta geratuz; Amenemhat III.aren piramidetik iparraldera aurkitu zuen. Hilobi txiki bat zen, profanatua izan ez zena, eta faraoiaren momia zuen barnean, zurezko sarkofago baten barnean, hil objektu batzuekin eta 1,7 metroko altuera zuen faraoiaren zurezko estatua batekin batera, azken hau, gaur egun, Kairoko Egiptoar Museoan dagoelarik.
Aurrekoa Renseneb |
Egiptoko faraoia Egiptoko XIII. dinastia |
Ondorengoa Amenemhat VII.a |