Dámasa Cabezón
Dámasa Cabezón (Salta, 1792 - Valparaíso, 1861eko martxoaren 17a) Argentina eta Txileko hezitzailea izan zen, emakumeentzako hezkuntzan aitzindaria. Neskentzako hezkuntza-institutuak sortu zituen Santiagon, Txile (1838) eta La Pazen, Bolivia (1845). Txilen, emakumeentzako Txileko eskola laikoen lehen belaunaldiaren sortzailetzat jotzen dute.[1]
Dámasa Cabezón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salta, 1792 |
Heriotza | Valparaíso, 1861eko martxoaren 17a (68/69 urte) |
Familia | |
Aita | José León Cabezón |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Bizitza
aldatuMaría Martínez Outes eta José León Cabezón hezitzaile espainiarraren alaba izan zen. Aita Espainiatik Saltara emigratu eta erregeorderriko elitearen seme-alabentzako eskola sortu zuen.[2]
1820an, Buenos Airesen bizi zela, Dámasak Javiera Carrerari babeslekua eman zion, gobernuaren jazarpena jaso baitzuen bere neben bizitza salbatzeko esku hartzeagatik.[3] Urte horretan bertan Germán Córdoba boliviarrarekin ezkondu zen, eta hark hezkuntza ibilbideari uko egitera behartu zuen.[4]
1828an, aitarekin joan zen Santiagora, eta han Carrera familiaren babesa jaso zuen.[3] Latina irakasten hasi zen, aitak Saltan sortu zuen antzeko eskola batean.[5]
1832an, Manuela ahizparekin batera, Cabezón-ek neskentzako eskola bat ireki zuen Santiagon, eta 1845era arte zuzendu zuen.[6] Bere ikasleetako bat Santiago Calzadilla izan zen (amak alaba izango balitz bezala aurkeztu zuen).[7] 1845ean La Pazera itzuli zen, eta han José Balliviánen gobernuak kontratatu zuen emakumeentzako hezkuntza-institutua ezar zezan.[5] Institutu horretan izan zituen ikasleen artean, Modesta Sanginés Uriarte eta Teresa Laredo Aguayo egon ziren.[8]
1848an Boliviatik itzuli zenean, eskola bat zuzendu zuen La Serenan. Ondoren, Valparaisora erretiratu zen, 1861eko martxoan hil zelarik.[5] Joyce Contreras Villalobos historialariaren arabera, Txilen emakumeen hezkuntzarako institutu laikoak ezartzeko lehenengo saiakerak Cabezonenak izan ziren.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Contreras 2017, 71 orr. .
- ↑ Ramos 1910, 59 orr. .
- ↑ a b Gendering Latin American Independence. .
- ↑ Suárez. (1909). Rasgos biográficos de mujeres célebres de América : escritos, traducidos y estractados para el uso de las jovenes. , 129-131 or..
- ↑ a b c Damasa Cabezón de Córdoba. .
- ↑ Taille 2011.
- ↑ Balmaceda, Daniel. (4 de noviembre de 2013). El hombre del vestido claro. ISSN 0325-0946..
- ↑ Patiño, Roberto. (3 de noviembre de 2019). «La boliviana que vino del frío para dar calor en Tarija» elpais.bo.
Bibliografia
aldatu- Contreras, Joyce. (2017). «Las transformaciones del campo cultural a mediados del siglo XIX y el surgimiento de una escritora moderna: Rosario Orrego de Uribe» Escritoras chilenas del siglo XIX: 68–105..
- Ramos, Juan Pedro (1910). Historia de la instrucción primaria en la República Argentina 1810-1910,1. liburukia, J. Peuser.
- Sosa de Newton, Lily (1986). Diccionario biográfico de mujeres argentinas. Buenos Aires: Editorial Plus Ultra.
- Taille, Alexandrina de la (2011). Tras las huellas de la educación católica femenina en el siglo XIX. Mujeres y cultura. 1. liburukiaː Historia de las mujeres en Chile. Santiago de Xile: Stuven, Anna María; Fermandois, Joaquín (eds.). ISBN 9789563476910.
- Urquidi, José Marcedonio (1919). Bolivianas ilustres,II. libuurkia, La Paz: Escuela tipográfica salesiana.
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Dámasa Cabezón de Córdoba» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.