Gabriele D'Annunzio

D'Annunzio» orritik birbideratua)

Gabriele D'Annunzio (Pescara, Italia, 1863ko martxoaren 12aGardone Riviera, Italia, 1938ko martxoaren 1a) italierazko idazlea izan zen. Jatorri aristokratikokoa, ertilari eta ekintza-gizona, bikaintasunaren eta handitasunaren amets ederraren atzetik ibili zen beti, nola bizitzan hala literaturan. Italiako idazle ospetsuenetariko bat da.

Gabriele D'Annunzio

(1922)
Italiako Erresumako diputatua

1897ko apirilaren 5a - 1900eko maiatzaren 17a
Hautetsia: 20th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPescara1863ko martxoaren 12a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaGardone Riviera1938ko martxoaren 1a (74 urte)
Hobiratze lekuaVittoriale degli italiani (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Maria Hardouin (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Convitto Nazionale Cicognini (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, politikaria, militarra, poeta, kazetaria, idazlea, saiakeragilea, gidoilaria, hegazkinlaria eta libretista
Lantokia(k)Rijeka
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAcademie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Itzuli
Accademia della Crusca
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Italian Army (en) Itzuli
Graduateniente koronel
soldadu soil
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaEskuma Historikoa
Ezker mutur historikoa
Italiako Elkarte Nazionalista

IMDB: nm0195339 Allocine: 16202 Allmovie: p86514 IBDB: 5734
Musicbrainz: 8c184461-06e7-4db4-a0a5-f3a8cd9ae978 Discogs: 855536 IMSLP: Category:D'Annunzio,_Gabriele Find a Grave: 21833 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ospea ekarri zioten lehen idazlan lirikoetan —Primo Vere (1879) eta Canto novo (1882)—, Giosuè Carducciren eragina agerikoa izan arren, atsegina eta bizitzeko alaitasun paganoaren gaia azaltzen zuen. Ondoko kontakizun-liburuetan, Terra vergine (1883), Libro delle vergini (1884) eta San Pantaleone (1886), Italiako verismoa eta endekapen-mugimendua lotu zituen. La Chimera (1885-1888), Elegie romane (1887-1891), Odi navale (1891-1893) olerki-sailetan dekadentismo hori finkatu egin zen. Il piacere (1989), Giovanni Espicopo (1892), L'innocente (1893) eleberriak erotismoaren ereserkiak dira zinez, erromatar aristokrata ustelen artean izaniko bizipenak gogora ekartzen dituztenak.

Geroago, haren eleberrigintzak Nietzscheren eragina, nahimenaren garaipena eta heroismoa erakusten zuen: Il trionfo della morte (1894), Le vergini delle rocce (1894), Il fuoco (1899). Eragin hori nabaria izango da haren antzerkian ere: Francesca da Rimini (1901), La Figlia di Iorio (1903), Fedra, (1909). Heroismoaren goresmen hori «atsegin basa»rekin batean agertuko da haren olerki nagusia osatzen duten lau liburukietan: Laudi del cielo, del mare, della terra e degli eroi (1902-1912). 1909an, bere bizitza pribatuko eskandaluek eta zorrek hartaraturik, Frantzian babestu behar izan zuen, eta zenbait antzerki frantsesez ondu zituen, besteak beste Debussyk musikaturiko Le martyre de Saint Sébastien.

1915ean, Italiara itzulirik, abertzale sutsu agertu zen, bai eta Italiak Lehen Mundu Gerran esku-hartzearen aldeko ere; gudan parte hartu zuen, eta zauritu egin zuten (1916). Gero, 1919an, Fiume hiria (orain Rijeka izena du, eta Kroaziakoa da) hartu zuen, 2000 italiar nazionalisten buru. Gehienbat italiar biztanleak zituen hiri hori Parisko Bake Biltzarrean Italiarengandik banantzea proposatu izanari erantzun nahi zioten horrela. 1920an, Fiume utzi eta Vittorialeko egoitzara erretiratu zen. Faxismoaren aitzindari eta aldekoa izanik ere, idazlea erretiraturik bizi izan zen harrezkero. Azkenaldian bere betiko gai heroiko eta sentsualak erabili zituen: Il venturiere senza ventura (1924), Il compagno dalle occhi senza cigli (1926), Faville del maglio (1924-1928).

Idazlanak aldatu

 
D'Annunzioren etxea Pescaran.

Eleberriak aldatu

  • Il piacere (1889)
  • Giovanni Episcopo (1891)
  • L'innocente (1892)
  • Il trionfo della morte (1894)
  • Le vergini delle rocce (1895)
  • Il fuoco (1900)
  • Forse che sì forse che no (1910)

Tragediak aldatu

  • La città morta (1899).
  • La Gioconda (1899).
  • Francesca da Rimini(1902). [1]
  • L'Etiopia in fiamme (1904).
  • La figlia di Jorio (1904).
  • La fiaccola sotto il moggio (1905).
  • La nave (1908).
  • Fedra (1909).

Ipuin-bildumak aldatu

  • Terra vergine (1882)
  • Le novelle della Pescara (1884–1886)

Olerki-liburuak aldatu

  • Primo vere (1879)
  • Canto novo (1882)
  • Poema paradisiaco (1893)
  • Laudi del cielo, del mare, della terra e degli eroi (1903–1912) bost liburu:
    • Maia (Canto Amebeo della Guerra)
    • Elettra
    • Halcyon
    • Merope
    • Asterope (La Canzone del Quarnaro)
  • Ode alla nazione serba (1914)

Autobiografiak aldatu

  • La Leda senza cigno
  • Notturno
  • Le faville del maglio
  • Le cento e cento e cento e cento pagine del Libro Segreto di Gabriele D'Annunzio tentato di morire o Libro Segreto

Gutunak aldatu

  • Solus ad solam, hil ondoren argitaratuta.

Erreferentziak aldatu

Kanpo-estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriele D'Annunzio  
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Gabriele D'Annunzio