Covasna (errumanieraz koˈvasna ahoskatua; hungarieraz Kovászna, ˈkovaːsnɒ ahoskatua, alemanez Kowasna) Errumaniako Transilvania eskualdeko Covasna konderriko herri bat da, 550 eta 600 metro arteko altueran dagoena.

Covasna
Covasna
Kovászna
Kovasna
town in Romania (en) Itzuli
Covasna vedere centrală.jpg
ROU CV Covasna CoA.svg
Administrazioa
Herrialdea  Errumania
barrutia Covasna barrutia
Alkatea Lőrincz Zsigmond (UDMR)
Izen ofiziala Covasna
Jatorrizko izena Covasna
Kovászna
Kovasna
Posta kodea 525200
Herriburua Covasna (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak 45° 50′ 57″ N, 26° 11′ 07″ E / 45.8492°N,26.1853°E / 45.8492; 26.1853Koordenatuak: 45° 50′ 57″ N, 26° 11′ 07″ E / 45.8492°N,26.1853°E / 45.8492; 26.1853
Covasna jud Covasna.jpg
Azalera 155,11 km²
Altuera 560 m
Demografia
Biztanleria 10.114 (2011ko urriaren 31)
Red Arrow Down.svg−1.255 (2002)
Dentsitatea 64,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Balatonfüred (en) Itzuli, Pápa (en) Itzuli, Csenger (en) Itzuli, Nagykanizsa, Sunne udalerria eta Buellas
=www.covasna.net

1000 iturburu mineralen herria bezala ezagutua, Covasna bere ur mineralengatik da ospetsua. Iturburu hauek mineral nahasketa ezberdinak dituzte, nagusiki karbono dioxidoa, sulfuroa eta amoniakoa. Izena Cvaz eslabiar hitzetik dator, azidoa esan nahi duena, bertako ur mineralen zaporeagatik.

ChiuruşAldatu

Herriak herrixka bat administratzen du, Chiuruş (hungarieraz Csomakőrös). Herrixka honek 451 biztanle ditu eta hungariar székely etnia da nagusi bertan.

DemografiaAldatu

2011ko erroldaren arabera, Covasnak 11.369 biztanle ditu. Hungariar jatorrikoa dira gehienak: 7549 (%66,4), eta gainontzeko 3.820ak (%33,6), errumaniarrak dira.

Errolden araberako mugimendu demografikoa:

HistoriaAldatu

1567an lehen aldiz aipatua izan zen dokumentu batean. 1952an bihurtu zen udalerri.

Herritar ospetsuakAldatu

Sándor Kőrösi Csoma hungariar esploratzaile eta linguista ospetsua Chiuruş/Csomakőrösen jaio zen 1784an. Kőrösi Tibetologiaren sortzaile bezala da ezaguna, lehen Tibetera-Ingelesa hiztegia eta gramatika liburuaren biltzaile eta egile izan zelarik. Indiako Darjeeling herrian hil zen 1842an.

Bere omenezko estatua bat herrixkaren erdian altxatu zen 1972an eta kulturgunean erakusten da.

Kanpo estekakAldatu