Sare purpurakor

Cortinarius purpurascens» orritik birbideratua)

Sare purpurakorra (Cortinarius purpurascens) Cortinariaceae familiako onddoa da.[1] Sukaldaritzan baliorik gabea. Toxikotasun txiki bat du eta horrek intolerantzia arinak eragin ditzake alergia duten pertsonengan.

Sare purpurakorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius purpurascens
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa muxarratua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 15 cm arteko diametrokoa, trinkoa, ganbila, ertzak oso biribilkatuta eta azkenik laua. Denbora hezean likatsua da, eta lehorrarekin distiratsua, sortzetiko fibrilak ditu, hau da, azalean oso txertatuta. Kolore marroi-purpura du, argiagoa ertzean eta batzuetan erdian ere argitu egiten da.

Orriak: Itsatsi-eskotatuak, meheak, nahiko estu eta purpura-more kolorekoak, ondoren marroi-kanela kolorera pasatzen dira eta igurtziz purpuraz zikintzen dira.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Lodia eta fibrilosoa da, erraboil bat du oinarrian, baztertu samarra eta baso motaren araberakoa da. Urdin-ametista kolorekoa da eta gero gris-arrea, ukitzean purpuraz zikintzen dena eta gortina morexka oparo batez hornitua dago.

Haragia: Lodia eta itxia, more-lila kolorekoa, fruta usainekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Purpurascens epitetoa berriz bere haragiaren koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzan baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Gortinarik gabeko Lepista nuda delakoarekin nahas daiteke, honek arbi-formako erraboil lodirik ere ez du oinaren oinarrian.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean hostozabal eta koniferoen basoetan ateratzen da; hostozabaletakoek kolore orokorra argiagoa dute eta ez dute erraboila hain baztertua. [5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 370 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 221 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 448 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 148 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu