Cora Ratto de Sadosky

Argentinar matemarikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea

Corina Eloísa Ratto (Buenos Aires, Argentina, 1912ko urtarrilaren 3a - 1981eko urtarrilaren 2a) matematikaria, giza eskubideen eta Argentinako emakumeen eskubideen aldeko aktibista izan zen.[1]

Cora Ratto de Sadosky
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1912ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBartzelona1981eko urtarrilaren 2a (68 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Manuel Sadosky
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMischa Cotlar (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, adjunct professor (en) Itzuli eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaArgentine University Federation (en) Itzuli

Biografia aldatu

1912an jaio zen klase ertaineko familia italiar batean; Matematikako lizentziatura lortu zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean.[2]

Ikasketak amaitzear zegoela, Argentinako Unibertsitate Federazioaren buru izatera heldu zen.[3]. Nazismoaren eta faxismoaren aurkako borrokan konpromiso bizia hartu zuen, Espainiako Gerra Zibilean errepublikanoei aktiboki lagundu zien, biktimei laguntza antolatuz, Chacoko Gerran Estatu Batuen eta Bretainia Handiaren papera salatzeaz gain.[4]

1937an Manuel Sadosky matematikari argentinarrarekin ezkondu zen, eta harekin alaba izan zuen 1940an, Cora Sadosky, aldi berean Matematikari bihurtuko zena, Association for Women in Mathematics delakoan emakumeek lanbidean parte hartzearen aldekoa izan zen.

Argitalpenak aldatu

Liburuak aldatu

  • Mischa Cotlar, Cora Ratto de Sadosky (1962). Editorial Universitaria de Buenos Aires, ed. Introducción al algebra: nociones de algebra lineal. p. 216. 

Erreferentziak aldatu

  1. «Cora Ratto de Sadosky, científica» La Voz (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  2. Maruglobina. (). «Mujeres en STEAM: ¿Quién fue Corina Eloísa Ratto?» Medium (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  3. «Camino a una ciencia feminista y Latinoamericana» megafonunla.com.ar (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  4. «Cora Ratto, matemática | Efemérides» Mujeres con ciencia 2017-01-03 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).

Kanpo estekak aldatu