Clare konderria

Clareko konderria» orritik birbideratua)

Clare konderria (gaeleraz Contae an Chláir) Irlandako hego-mendebaldean dago kokatuta, Munsterreko probintzian. 3.147 km2-ko azalera dauka eta 117.196 biztanle zituen 2011an. Ennis/Inis dauka hiriburu eta hiri nagusia.

Clare konderria
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
ISO 3166-2IE-CE
HiriburuaEnnis
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak52°50′00″N 9°00′00″W / 52.833333333333°N 9°W / 52.833333333333; -9
Azalera3.450 km²
MugakideakLimerickeko konderria, Tipperaryko konderria eta Galwayko konderria
Demografia
Biztanleria117.096 (2011)
Dentsitatea33,94 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00
MatrikulaCE
clare.ie

Geografia

aldatu

Natura

aldatu

Urez inguraturik dagoela esan daiteke, izan ere iparraldean Galway badia baitu, ekialdean Derg aintzira, hegoaldean Shannon ibaiaren estuarioa eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa.

Geologikoki aipagarriena The Burren eremu karstikoa da. Ingurune harritsua eta lehorra da eta ondorioz fauna eta flora berezia ditu. Konderriko muinorik garaiena Moylussa (532 m) da.

Hiriak eta herriak

aldatu

Historia

aldatu

Beren izenik ez badakigu ere, Neolito garaiko zibilizazio batek populatu zuen eremua. Clare, eta batez ere The Burren eskualdea Irlandako aberatsena da monumento megalitikotan. K.o. 100 urtearen bueltan Klaudio Ptolomeo geografoak Gangani leinua ezarri zuen bertan eta historialariek diotenez Iberiar penintsulako Kantabriekin harremana izan zezaketen.

Erdi Aroan Connacht Erresumaren parte izan zen harik eta X mendean Munsterrek eskuratu zuen arte. Honek Thomond izena eman zion eremuari, zeinak "Munster iparraldea" esan nahi duen, eta O'Brien leinuak agindu zuen bertan. Thomond Erresumak normandiarren eragin handirik gabe iraun zuen hainbat mendetan zehar baina Tudortarrek irlandako Erresumarekin anexionatu zuten 1543an.

Leku interesgarriak

aldatu

Claretar ezagunak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page