Newmarket-on-Fergus
Newmarket-on-Fergus, historikoki Corracatlin izenez ezaguna (irlanderaz Cora Chaitlín), Irlandako Errepublikaren mendebaldean dagoen Clare konderriko udalerri bat da. Konderriko hiriburua den Ennis hiritik 13 kilometro hego-ekialdera dago, Shannon aireportutik 8 kilometro ipar-mendebaldera eta Limerick hiritik 24 kilometro mendebaldera.
Newmarket-on-Fergus Cora Chaitlín | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Konderria | ![]() |
Postakodea | H91 |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°45′35″N 8°53′37″W / 52.7597°N 8.8935°W |
![]() | |
Altuera | 20 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 1.542 (2006) |
Bestelako informazioa |
Clarecastle, Ennis, Cratloe, Sixmilebridge, Quin eta Shannon udalerriekin muga egiten du. Fergus ibaiaren ertzean kokatzen da, herrigunea Limerick-Ennis ibilbidea burutzen duen N18 errepideak zeharkatzen du, gainera 2007. urtea ezkeroztik M18 autobideak herrigunea sahiestea lortu eta haren kanpoaldeko lursailetatik iragaten da.
Etimologia
aldatuIngelesezko Newmarket-on-Fergus izenak erakusten duenez, aurretik Bunrattyn merkatua egiten zen eta ondoren merkatu berria egiten hasi ziren Fergus ibaiaren ondoan. Irlanderazko Cora Chaitlín izenak berriz "Caitlínen presa" esan nahi du, XIX mendean hainbat presa egin baitziren ibaian.
Historia
aldatuBadirudi gaur egun Dromoland gaztelua dagoen muinoan herri hesitu prehistorikoa izan zela k.a. 500 urtearen inguruan.
Eremuaren lehen agiri idatzia 1574koa da eta bertab Bonratty baroierria agertzen da. Newmarket-on-Fergus herria 1174ean sortu zen hainbat herrixka elkartu zirenean: Bunratty, Fenloe, Kilnasoolagh, Drumline, Clonloghan, Kilconry eta Kilmaleery.
Ondarea
aldatuNewmarket-on-Fergus udalerriko ondare edo eraikin ospetsuena Dromoland gaztelua da. Bestalde, udalerri honetatik hurbil dagoen Bunratty udalerrian ere Bunratty gaztelua ere topa liteke.
Iruditegia
aldatu-
Ballycar errepidea.
-
Limerick errepidea.
-
O'Regan parkea,
-
Lough Gash aintziraren ikuspegia Killinasoolagh elizatik.
-
Boheraroan Estate
-
Lough Gash aintzira.
Herritar ezagunak
aldatu- William Smith O'Brien, (1803-1864), irlandar nazionalista eta abertzalea.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Newmarket-on-Fergusko eskola (Ingelesez)
- Newmarket-on-Fergus parrokia (Ingelesez)
- Clare Inn Hotela (Ingelesez)