Ciao
Ciao (ˈtʃaːo ahoskatua) italierazko agur informal bat da, jatorriz Venetokoa. Italiera modernoan eta beste hizkuntza batzuetan «kaixo» edo «agur» adierazteko erabiltzen dute.
XIX. mendeko italiar migrazioei esker, hainbat hizkuntzatan eta antzeko formetan sartu zen, besteak beste, espainieraz (chao edo chau), serbieraz (ћао / ćao), portugesez (tchau edo xau), frantsesez (ciao edo tchao), ingelesez (ciao), alemanez (ciao edo tschau), hungarieraz (csáó), txekieraz (ciao edo čau), eslovakieraz (čau), etab.
Hitzak venezierazko s-ciào vostro edo s-ciào su esapidetik dator, hiztzez hitz "zure esklaboa nauzu" esan nahi duena.[1] Erdi Aroko latinez antzeko hitz bat zegoen, servus, oraindik erdialdeko eta ekialdeko Europako zenbait eskualdetan informalki erabiltzen dutena.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |