Christianus Cornelius Uhlenbeck
Christianus Cornelius Uhlenbeck (Voorburg, Herbehereak, 1866ko urriaren 18a - Lugano, Suitza, 1951ko abuztuaren 12a) herbeheretar hizkuntzalari eta antropologoa izan zen.
Christianus Cornelius Uhlenbeck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Voorburg (en) , 1866ko urriaren 18a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Lugano, 1951ko abuztuaren 12a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leidengo Unibertsitatea Stedelijk Gymnasium Haarlem (en) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, hizkuntzalaria, katedraduna, unibertsitateko irakaslea eta argazkilaria |
Enplegatzailea(k) | Amsterdamgo Unibertsitatea Leidengo Unibertsitatea Amsterdamgo Unibertsitatea (1892ko uztailaren 15a - 1899ko abenduaren 15a) Leidengo Unibertsitatea (1899ko urriaren 20a - 1926ko apirilaren 28a) |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia |
Errusian egon zen, Herbehereetako gobernuaren mandatuz, historia ikerketak egiten. 1892an, Amsterdamgo unibertsitatean hasi zen sanskritoko eta hizkuntza indoeuroparretako irakasle. Gero, Leidenera joan zen hizkuntza germanikoetako eta gramatika konparatuko eskolak ematera. Hizkuntza anitzi buruz egin zituen azterketak, batez ere Ipar Ameriketako indiarren hizkuntzei eta euskarari buruz. Euskarari buruzko azterketak RIEV eta Eusko Jakintza aldizkarietan argitaratu zituen. Germaniar eta balto-eslaviar hizkuntzei buruz ere egin zituen ikerketak.
1911ko udan, Wilhelmina Maria Uhlenbeck bere emaztearekin batera, Christianus Cornelius Uhlenbeckek Montanako oinbeltz amerindiarren erreserba bisitatu zuen.[1]
Lan nagusiak: Características de la gramática vasca, La lengua vasca y la lingüística general, El carácter pasivo del verbo transitivo, o del verbo de acción, en ciertas lenguas de América del Norte. Ikerketa orokor horietaz gainera, ugari idatzi zuen gai bereziagoez, esaterako, euskal fonetikaz, euskal atzizkiez, eta hizkuntza indoeuroparrekin, kaukasiarrekin eta Afrika iparraldeko hizkuntzekin euskarak izan litzakeen ahaidetasunez. Ohorezko euskaltzain izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Wilhelmina Maria Uhlenbeck-Melchior: «Montana 1911: a professor and his wife among the Blackfeet», in Christianus Cornelius Uhlenbeck: A new series of Blackfoot texts from the southern Peigans Blackfoot Reservation, Teton County, Montana, with the Help of Joseph Tatsey, General Books, 2010. ISBN 1155063384.
Artikulu hau Herbehereetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |