Chiswick House
Chiswick House Londres mendebaldean dagoen jauregia da, Chiswick auzoan, Hounslow udalerrian[1].
Chiswick House | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Hounslow |
Koordenatuak | 51°29′01″N 0°15′31″W / 51.4836°N 0.2586°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1729 |
Jabea | English Heritage |
Kudeatzailea | Chiswick House and Gardens Trust English Heritage |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Richard Boyle, 3rd Earl of Burlington (en) |
Diseinatzailea | Richard Boyle, 3rd Earl of Burlington (en) |
Estiloa | Palladianismoa |
Azalera | 26,33 ha |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1079607, 1002010 eta 1000111 |
Kontaktua | |
Helbidea | Burlington Lane, Chiswick, London, W4 2RP |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuRichard Boylek (Lord Burlington[2]) diseinatu eta eraiki zuen jauregia 1729an. Villa erromatar baten antzekoa egin nahi izan zuen pizkundeko jauregi bat baino. Inguruan dituen 26'33 hektareatako lorategien diseinua William Kent arkitektuak egin zuen. Ingeles estiloko lorategien lehenengotako eredua da. 1758 urtean William Cavendish Devonshireko IV Dukeak erosi zuen.
XIX mendean etxeak garrantzia galdu zuen eta Cavendish familiak errentan ezarri zuen. Chiswick Asylum izenarekin zoroetxea izan zen[3]. 1929an Middlesex konderriko udalak erosi zuen eta suhiltzaileen egoitza bihurtu zen.
Bigarren Mundu Gerran bonbak erori eta kalte handiak izan zituen jauregiak. Kaltetutako hegalak eraitsi eta gaur egun I mailako eraikina kontsideraturik dago.
Lorategiak
aldatuJauregiak bezala, aintzinako erromatar edo greziar itxura eman nahi izan zion William Kent arkitektoak. Diseinu berriak esperimentatu zituzten, hala nola, bihurgunez beteriko ibilbideak, ur-jauziak, ejiptiar objetuak, estatua ugari, fabriques (lorategietako eraikinak), tenpluak...
Bisitariak
aldatuJauregia ikustera eta Lord Burlingtonekin egotera mundu mailan Argien Garaian esanguratsuak ziren agintari, artista eta filosofo ugari etorri ziren. Hona hemen hauetako batzuk[4]:
- Filosofoak:
- Estatu Buruak:
- Erresuma Batuko erregina: Viktoria
- Estatu Batuetako Presidenteak: John Adams, Thomas Jefferson eta Benjamin Franklin
- Errusiako Tsarrak: Nikolas I.a eta Alexandro I.a
- Persiako erregea: Naser al-Din Shah Qajar
- Politikariak:
- Artistak:
- Georg Friedrich Händel, musikaria
- Walter Scott, idazlea
Iruditegia
aldatu-
Chiswick House.
-
Atzealdea.
-
Barneldea.
-
Lorategietako eraikinak.
-
Lorategiak.
-
Ur-jauziak.
-
Zubi neoklasikoa.
-
Elementu klasikoak.
-
Esfingea.
-
Tenplo jonikoa.
-
Inigo Jones atea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Chiswick House. (Noiz kontsultatua: 2017-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Wilton-Ely, John. (1973-01-01). Apollo of the Arts: Lord Burlington and His Circle. Nottingham University Art Gallery (Noiz kontsultatua: 2017-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Weinreb, Ben; Hibbert, Christopher. (1983-01-01). Killi koskenhaltya: Kuvittajan kertonuksen. MacMillan ISBN 9780333325568. (Noiz kontsultatua: 2017-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Chiswick House and Gardens - History of Chiswick House. (Noiz kontsultatua: 2017-05-13).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala