Chhau dantza
Chhau dantza1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Tribuen erritoetan presentzia handia du Chhau dantzak. | |
Mota | Kultura Ondare Immateriala |
Erreferentzia | 00337 |
Kokalekua | India |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeano Barea |
Izen ematea | 2010 (XXXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Chhau dantza (oriyaz: ଚାଉ ନୃତ୍ୟ), India ekialdeko dantza tradizionala da, bereziki Odisha, Jharkhanden eta Bengalan. Dantzarekin batera poema klasikoak errezitatzen dira, esaterako Mahabharatakoak eta Ramayanakoak; askotan ere tokiko gai folklorikoak. 20210etik Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren izendapena du.[1]
Estiloak
aldatuJatorria lurralde desberdinetan izanik, haiekin lotutako hiru estilo bereizi egiten dira:
- Seirakella: maskarekin egiten dira.
- Purulia: maskarekin egiten dira.
- Mayurbhanj.
Komunitate horiekin oso lotua estua du dantza honek, nahiz eta hizkuntza eta erlijio desberdinak izan.
Festak
aldatuChhau dantza lurraldetako festekin eta ospakizunekin oso lotuta dago. Bereziki, Chaitra Parva udaberriko festarekin.
Historia
aldatuDantza honen jatorria tokian-tokiko borroka-arte batzuetan egon daiteke. Gerra dantzak dira, beraz. Dirudienez Purulian sortu zen nahiz eta ondoren Odishan arrakasta handia izan. Beste garaietan herri xumeak ez zuen dantza honetan parte hartzen: aitoren semeen abantaila zen. Emakumezkoek ere debekatuta zuten eta ezin zuten teknika hori ikasi.
Gaur egun, Indiako gizartean aldaketa handiak ematen ari dira eta, ondorioz, komunitateek dantza honekin zuten lotura gero eta ahulagoa bihurtzen ari da. Halaber, gero eta lotura gehiago du turismoarekin.
Dantzaren ezaugarriak
aldatuDantzaren mugimenduek borroka teknikak eta animalien mugimenduak, batez ere hegaztiak, erabiltzen dituzte. Normalean, aire librean egiten da eta gauez. Melodiak tradizionalak dira eta bi aire musika-tresnekin egiten dira: mohuri eta shehnai; bi horiekin batera perkusio tresnak ere erabiltzen dira: dhol, dhamsa eta karkha.
Dantzaren aldaera batzuetan maskarak erabiltzen dira. Oso dotoreak dira. Shutadar komunitateak prestatzen ditu, horretarako zeramika margotua eta shola erabiltzen dute; shola malgua den pasta zuri bat da.[2]
Iruditegia
aldatu-
Gizonezko dantzaria.
-
Chhau dantzaria.
-
Chhau dantzariak Jharkhand estatuko herri batean.
-
Chhau dantza gauean.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Chhau dantza Purulian, Youtubeko bideoa.
- (Frantsesez)(Gaztelaniaz):Unescoren informazio fitxa.