Charlotte Marsh

Sufragista eta gizarte langile britainiarra

Charlotte “Charlie” Marsh (Alnmouth, 1887ko martxoaren 3a - Wimbledon, 1961eko apirilaren 21a) sufragista britainiarra zen. Women's Social and Political Union-en antolatzaile zen.

Charlotte Marsh

Bizitza
JaiotzaAlnmouth (en) Itzuli1887ko martxoaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaWimbledon1961eko apirilaren 21a (74 urte)
Familia
AitaArthur Hardwick Marsh
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea eta sufragettea
Jasotako sariak
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa

Biografia aldatu

Marsh 1887an jaio zen. Alnmouthen, Ellen Hallen eta Arthur Hardwick Marsh akuarelista ezagunaren hirugarren haurra zen. Bigarren mailako ikasketak Newcastleko St Margaret eskolan eta Wrexhameko Roseneath eskolan egin zituen, eta, gero, urtebetez Bordelen[1] jarraitu zituen ikasketak.

 
Marsh zuhaitz bat landatzen, Eagle Housen, Annie Kenney, Mary Blathwayt eta Laura Ainsworthekin.

Gizarte laguntzaile izateko prestakuntza egin zuen. Women's Social and Political Unionekin bat egin, eta Nottingham eta Portsmoutheko elkarteko soldatapeko antolatzaile bihurtu zen.[1][2] Votes for Women egunkari sufragistaren salmenta batean parte hartzen zuen.[3] 1908ko ekainaren 30ean atxilotu zuten beste 25 parte-hartzailerekin batera, Parliament Squareko manifestazio batean, poliziari oztopoak jartzeagatik, eta hilabete bateko espetxe-zigorra ezarri zioten, Hollowayko espetxeko zuzenbide erkideko atxilotuen sekzioan.

Mary Leigh eta Patricia Woodlockekin batera, bilera politiko batetik baztertuak izatearen aurka protesta egiteko, manifestazio bat antolatu zuen Birminghameko Bingley Hallen teilatuan, 1909ko irailaren 17an, non Asquith lehen ministroak bilera publiko egin zuen.[4] Winson Greeneko kartzelan hiru hilabeteko lan behartua egitera kondenatu zuten. Hiru sufragistek gose-greba egin zuten preso politikoaren estatusa lortzeko, eta bortxaz elikatu zituzten.[2][5] 1908ko abenduan, Christabel eta Emmeline Pankhursten askapena ospatzeko eratutako gorteiatze-lanaren aitzindari izan zen, eta, gero, gurutze bat eraman zuen Emily Davisonen hileta-gortean.

Marshek sufragisten topaketan parte hartu zuen, sufragisten atseden-etxea zen Eagle Housen (Batheaston), 1911ko apirilean, Mary Blathwaytenean. Gonbidatuek zuhaitzak landatu zituzten.[1]

1912ko martxoaren 1ean, berriro kartzelaratu zuten kristal-hausteko kanpaina batean parte hartzeagatik. Sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta lau hilabete eta erdi bete zituen, Aylesburyko kartzelan. Hunger Strike Medal bat eman zion WSPUk, “bere ausardiagatik”.

Lehen Mundu Gerran, eta WSPU gobernuarekin akordio batera iritsi zela sufragisten jarduerak amaitzeko eta gerra-ahaleginean parte hartzeko, David Lloyd Georgeren automobilaren mekanikari eta gidaria zen. Baina desengainatu egin zuen gerra garaian sufragisten aldarrikapenak bertan behera uzteko WSPUk hartutako erabakiak, eta Independent Women's Social and Political Union sortu zuen, eta Independent Suffragette argitaratu.

Gerraren ondoren, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligan lan egin zuen denboraldi batez, eta, 1928an, emakume guztiei boto-eskubidea aitortu ondoren, gizarte-jarduerei ekin zien berriro. Gizarte laguntzailea zen San Frantziskon. Londresera itzuli zen, London County Councilen gizarte-laguntzaile gisa. Edith How-Martynekin Suffragette Fellowship mugimenduaren (zeinen presidenteorde baitzen) artxiboak plantan ezarri zituen mugimendu sufragistaz dokumentatzeko.[6] 1952an, Emakumearen Batzar Nazionalaren inaugurazio-bileran hitzaldi bat eman zuen, eta berdintasunaren eta bakearen aldeko emakumeen elkartasun-adierazpena aurkeztu zuen.[7] BBCko aholkularia izan zen Norman Swallowk Emmeline Pankhursten jaiotzaren mendeurrenerako egindako dokumental baterako.

1961eko apirilaren 21ean hil zen, Wimbledonen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c John Simkin. (màj janvier 2020). Charlotte Marsh. Spartacus Educational.
  2. a b «The Suffragette Organiser Charlotte Marsh: 1909, National Women's Social and Political Union» Museum of London Prints.
  3. «Poster Parade of Suffragettes» collections.museumoflondon.org.uk.
  4. Frances Perraudin. (22 novembre 2018). «Suffragette's account of force-feeding goes on museum display» The Guardian..
  5. The Women's Suffrage Movement: A Reference Guide 1866-1928
  6. «Museum of London | Free museum in London» collections.museumoflondon.org.uk.
  7. Tebbs, Betty. A Short History of the National Assembly of Women. Manchester, UK: National Assembly of Women, 1993.

Bibliografia aldatu

  • Elizabeth Crawford, « Marsh, Charlotte Augusta Leopoldine (1887-1961) », dans The Women's Suffrage Movement. A Reference Guide 1866–1928, Londres, Routledge, 2001 (ISBN 0415239265), or. 381-382.
  • (en) Michelle Myall, « Marsh, Charlotte Augusta Leopoldine (1887–1961) », dans Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004 (linean irakurri)

Lotutako artikuluak aldatu

Kanpo estekak aldatu