Gose Grebaren Domina

Gose grebaren domina (ingelesez: Hunger Strike Medal) Women's Social and Political Union, WSPU, erakundeak haren izaera politikoa onartua izan zedin gose greban aritu ziren emakume preso Suffragetteei eman zieten. Greba Erresuma Batuko espetxeetan zigor jasotzen zuten bitartean eman zieten. Egoera hartan emakume asko beharrez elikatuak izan ziren.

Gose Grebaren Domina
Myra Sadd Brown Hunger Strike Medal.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea 1909
Ezaugarriak
Materiala(k) zilarra
Suffragette emakume batzuk gose greban 1909an.
Janie Terrero bere dominarekin.
Mabel Capperri emandako domina.

HistoriaAldatu

WSPUk estilo militarreko morala igotzeko eta kausarekiko etengabeko leialtasuna eta konpromisoa sustatzeko domina ugari eman zituen. WSPUko buruzagitzak Gose Grebaren dominak lehen aldiz 1909ko abuztuaren hasieran eman zizkien Hollowayko espetxean emakumeen sufragioaren aldeko kanpainarekin zerikusia zuen militantzia-ekintzaren batengatik (esaterako denden erakuslehioak puskatzeagatik) epaia betetzen ari zirela gose-greba bat egin zuten emakumeei. Geroago, dominak emakume bat kartzelatik askatzerakoan eman zitzaien.

DeskribapenaAldatu

Dominak zilarrezkoak ziren, borobilak, bioleta, zuria eta berdea zen xingola batekin; horiel elkartearen koloreak ziren. Ekoizlea Toye & Co. lantegia zen eta erakunde feministari libera bat kostatzen zitzaion. Dominak barra bat zuen "FOR VALOUR" (baloreari) adierazpenarekin, horrela Garaipen Gurutzea imitatuz, eta hartzailearen izenarekin. Dominaren atzealdean hau irakur zitekeen: "HUNGER STRIKE" (gose greba). Domina bakoitza more koloreko kaxa batean sartzen zen; tapaki barruan, zeta zurizko oihal zati batean hau irakurtzen zen: ‘Presented to [name] by the Women’s Social and Political Union in recognition of a gallant action, whereby through endurance to the last extremity of hunger and hardship a great principle of political justice was vindicated’

Domina jaso zuten emakumeakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Suffragette's medal sold at record price - ITV News 14 September 2015
  2. Sarah Benett (Suffragette) - National Portrait Gallery, London
  3. Suffragette hunger strike medal - Museum of Australian Democracy - 7 September 2011
  4. Hunger Strike Medal awarded to Joan Cather (1912) - British Museum Collection Online
  5. WSPU Hunger Strike Medal awarded to Alice Davies - Leeds University Library Galleries
  6. Violet Mary Toy received a medal from Emmeline Pankhurst for joining the hunger strike in Holloway Prison - St Hilda's College, University of Oxford
  7. WSPU Hunger Strike medal awarded to Caroline Lowder Downing, 1912 - Parliamentary Art Collection WOA S748
  8. Suffragette hunger strike medal archive sold for Catherine Southon house record to National Museum Wales - Antiques Trade Gazette 26 July 2018
  9. Rare suffragette’s Hunger Strike medal is set to be auctioned - Inside Croydon - 13 July 2018
  10. Call for public's help to piece together life of Norfolk suffragette Caprina Fahey - Eastern Daily Press - 2 November 2017
  11. a b .
  12. .
  13. Suffragette Medal for Hunger Strike and for Valour bought for £27,250 - Lawrences Auctioneers - 20 May 2019
  14. .
  15. Suffragette hunger striker’s medal goes on display at museum - Belfast News Letter - 28 September 2018
  16. New Zealanders and the British suffrage movement - Museum of New Zealand
  17. Suffragette Talk: Who was Pleasance Pendred? - Glasgow Women's Library online
  18. Suffrage Stories: ‘From Frederick Street to Winson Green’: The Birmingham Women’s Suffrage Campaign - Woman and Her Sphere
  19. Unused ticket: The suffragette story in seven objects - BBC News website (2018)
  20. Maureen Daly Goggin and Beth Fowkes Tobin (ed.) Women and Things 1750-1950: Gendered Material Strategies, Routledge (2016) - Google Books pg. 35
  21. Hunger Strike Medal to Gertrude Wilkinson (1912) - Women's Library Suffrage Collection[Betiko hautsitako esteka]
  22. The Suffragette Handkerchief - at The Priest House, West Hoathly - Sussex Past
  23. Hunger strike medal presented to Letitia Withall by the Women's Social & Political Union (1913) - National Library of Australia Online Collection

Kanpo estekakAldatu