Cetartiodactyla Cetacea eta Artiodactyla ordenak batzerakoan sortzen den kladoa da. Talde honetakoak dira baleak, izurdeak, hipopotamoak, behiak, zerriak edo gameluak, besteak beste. Oraindik kontsentsua ez badago ere zetazeoek artiodaktiloetatik eboluzionatu zutela uste da. Uste denez zetazeoengandik gertuen hipopotamoak daude, Cetancodonta kladoa osatuz. Kladograma ezberdinak proposatu dira afinitate hauek erakusteko.

Cetartiodactyla
Paleozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaMammalia
SuperordenaLaurasiatheria
Ordena Cetartiodactyla
[[|]], 1997
Azpibanaketa
Ikusi testua

Taxonomia Aldatu

Denbora luzez zetazeoen arbasoak Mesonychia desagertutako ordenan kokatu dira. Talde hau ungulatu haragijaleak ziren eta artiodaktiloekin harremanetan zeuden.

Pakistanen aurkitutako fosil batzuk, Pakicetus eta Ambulocetus generoei egotziak, artiodaktiloetatik eboluzionatu zutela konfirmatu dute, eta Mesonychia klado-ahizpa gisa jarri dute. Analisi genetikoetan ere oinarritzen da taldekatze hau, baina hipopotamoekin eginiko ikerketek ez dute gai osoa argitu. Kladograma honetan taldekatze posible bat aurkezten da:[1]


Cetartiodactyla

Camelidae

Suidae

Tayassuidae

Cetancodonta

Cetacea

Hippopotamidae

Ruminantia

Tragulidae

Bovidae

Cervidae

Moschidae

Antilocapridae

Giraffidae

Erreferentziak Aldatu