Cernunnos

antzinako zelten jainkoa


Cernunnos jainko galiarra da. Ikertzaileak onomastikaren eta ikonografiaren interpretazioan oinarritu dira, galiar eta ondorengo galiar-erromatar erlijioan izan zuen zeregina ulertzeko.

Cernunnos
Zelta
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ikonografiaadarra, oreina, Lotoaren posizioa eta Torkea
Baliokideaknaturaren jainko edo jainkosa eta Herne the Hunter (en) Itzuli

Panteoi zeltaren irudi nagusi gisa, Cernunnos naturaren zikloa irudikatzen du, aldi berean bizia eta heriotza, ernamuintzea eta galera, oreinaren antzera, hura sinbolizatzen duen animalia, zeinak neguan adarrak galtzen baititu udaberrian berreskuratzeko. Sarritan, Ama jainkosa lotuta -panteoi zeltaren beste irudi garrantzitsu bat-, botere maskulinoa eta ugalkortasuna ere adierazten ditu.[1]

Izena aldatu

Epigrafia aldatu

Bere izena inskripzio galiar-erromatar batean agertu zuen: Parisko Nauteseko harbilean, Cluny museoan gordetzen dena. Nauteseko harbila da irudia eta izena lotutako dauden dokumentu bakarra.

Beste 3 dokumentu epigrafikotan baino ez da izena agertzen. Lehenengoa Montagnac-en eskaintza da, grekoz idatzia: áλλλντ[νοιος-ος-ορνονονονονονονονλ[οντ]ος-etik, eta honela itzul daiteke: «Alleteinos [hau eskaini dio] Alisontiako Karnonosi». Bigarrena eta hirugarrena Luxenburgoko Steinsel-Rëlenten aurkitutako inskripzio parea dira: Deo Ceruninco (Kernuninco jainkoari, alegia).[2] Bestalde, zenbait artefaktu arkeologikotan dauden izenik gabeko jainko-jainkosak identifikatu ahal izan dira, eremu geografiko zabal batean barreiatuta daudenak. Zaharrena Italia iparraldeko Camonica haranean aurkitu zen, Merveilles haranetik gertu dago, Hegoaldeko Alpeetan.[3]

Hala ere, Cernunnosen ikono ezagunena eta aztertuena Gundestrupeko Galdara edo Pertza da.

Etimologia aldatu

Ezer baino lehen, kontuan izan behar dugu Cernunos -en hasierako hizkia K ahozkatzen zela, eta beraz, "kernunos" litzateke euskaraz. Teonimoaren ohiko itzulpena "Jainko adarduna" da. Carnon hitza oinarri hartzen da, zeina "adarra, tronpa" bezala itzultzen da, V. mendeko Hésychius lexikografoaren aburuz, galaten zela esan biatuzen ϰἀρνον (karnon) eta bestalde, galiarren herri batzuen izenak hitz horretatik eratorriak direla ematen du: Carni, Carnutes, Carnonacae. Izen horiek "adarrak edo adarrekoak" adierazi behar dutela uste da.[4] Carnyx hitzarekin konparatu da ere. Carnys zelten gerrako tronpa bat zen.

Datiboan (Nori/Norentzat) deklinatuta dagoen Carnonos formaren lekukotza bat agertu da Montagnac-eko idazku galiar-erromatar batean, teonimo izaera duena: carn + -no- atzizkia, ohikoa izen jainkotiarretan.[4] -os galieraren deklinazioa da. Azkenik, galiar-latinezko carnuātus bat ezagutzen da, "adarduna" esan nahi duena.[4]

E bokala duen duen kern hitza (irlandar zaharrak kern< *kernā, konkorra da) buruaren gailurra izendatzen du hizkuntz zeltikoan, eta adar-animaliak oro har eta oreina bereziki, izendatzen dituzten hitz indoeuroparren antza du (gaztelaniaz: ciervo, frantsesez: cerf, eta gaztelaniaz, adar: cuerno, frantsesez: corne ). Bestalde, -unnos elementua gehikuntza-atzizkia da. Hori dela eta, Cernunnos "adar ederduna / adar handidunak" dela esan liteke.[1]

Toponimia aldatu

Hainbat eskualde eta herrian izen Cernunnos izenarekin loturaren bat dutela ematen du. Bretainian besteakk beste, Concarneau existitzen da, bretoieraz Konk-Kerne dean, Cornouaille-ko badia, alegia. Beste adibide batzuk dira Cernusco lombardona Lombardian; Cernusson eta Cernuc Txekian) Sanon (Meurthe ibaiaren adarra) izeneko ibaiaren antzinako formak hauek dira: Cernune, Cernone, Kernone (VII. eta VIIII. mendeak ). Gainera, antzina, ibaien jainko-jainkosak adarrekin irudikatzen ziren maiz.

Hala ere, egiaztapen horetan ñabardurak egin behar dia; gaur egun, hizkuntza-filiazio horietako oso gutxi daude ziurtatuta eta/edo egiaztatuta. Hala ere, Bitania handiko zein bretinaiko Cornouailles, Carnac eta udalerri horretako San Korneli eliza aipatu behar dira; Sant Korneli (Saint Cornély) santua adardun idiekin irudikatzen da beti. Santuaren kasuan, zelterazko kern morfema korn bihurtu zela pentsatzen da, -e - -o- -k ordezkatua, latin hizkuntzaren eraginez.

 
Cernunnos Gundestrupeko pertzan.
 
Ahari adarrak buruan, torkea lepoan, idia eta oreina bere oinetan, ugaritasun adarra, besteak beste. Eserita agertzen da. Reims.

Hirurogei bat irudik osatzen dute jainko honen ikonografia hainbat formatu eta eusakrritan. Bi dira bereziki aipagarriak: Gundestrupeko pertza, K.a. I. mendean datatu dena, eta Luteziako Nauteen Zutabea. (Nauteen korporazioak egindako monumentua Tiberioren agintaldian, K.o. 14-37). Ikonografiak ohiko eta/edo sarritan errepikatzen diren ezaugarri batzuk ditu, baina batzuetan forma desberdinetan agertzen da.

Ezaugarri ikonografiko arruntak aldatu

Torkea aldatu

Cernunnosek galoen bitxi enblematikoa den torkea darama, batzuetan lepoaren inguruan eta bestgetan basoetan edo eskumuturrean.

Yoga edo loto jarrera aldatu

Cernunnos maiz eserita agertzen da, hankak elkar gurutzatuta, "Buda" baten moduan. Jarrera hori ohikoa da jainko-jainkosa eta heroi zeltengan.[5] Rodanoren Ahotako Roquepertusen 1860an aurkitu ziren gerlarien artean ageri da irudi hori. Eta jarrera hori bere agertzen da Reims, Vendœuvres, Sainteseko monumentu batzuetan ere..[6] Zutik ere egon daiteke, Margerideseko Cernunnos eskulturan, adibidez.

Eszena ikonografiko errepikariak aldatu

 
Cernunnnos gazte eta bizargabea, Bouray-sur-Juinen aurkitua.
  • Cernunnosek txanpon-poltsa bat darama soinean edo janariz betetako saski bat, oparotasunaren bi irudi.
  • Batzuetan hiru bururekin edo hiru aurpegirekin irudikatu zen, 1973an, Côte-d'Or-eko Les Bolards aztarnategian aurkitutako hiru jainkoen hilarrian bezala.
  • Zenbaitetan, gaztea eta bizargabea da, edo, bestela, bizar trinkodun gizon heldua.[7]
  • Animaliaz inguratuta egon daiteke, eta horrek animalien erreinuko maisu bihur lezake. Ahari burua duen sugearekin lotzen da maiz. Suge "kriozefalo[oh 1]" horrek ospe handia zuen Europa zelta osoan, zeltek hedapenaren amaieran egindako kultura-batasuna irudikatuz. Alpe italiarretan aurkitu da, K.a. IV. mendetik aurrera Val Camonicaren labar-grabatuetan, Gundestrupeko Pertzan eta, Frantzia iparraldeko sequani eta Bohemiako boioen txanponetan.[8]
  • Cernunnosen zenbait ikono ama-jainkosarekin lotzen dira. Gundestrupeko Pertzan, jainko eta jainkosa bikote hori agertzen da zalantza izpirik gabe, eta gainera, zuzeneko erlazioa dute eruren artean. Saintesko Germanicusen arkuko aurpegi batean zizelkatuta, gizon biluzi bat agertzen da, adarduna eta yoga jarreran eserita, oparotasunaren adarra eramaten duen emakumezko baten eta eskuetan borra daraman gizon baten alboan. Beste aurpegi batean, gizon bat ikusten da biluzik eta loto jarreran eserita, oparotasunaren adarra daramana. Eszena horretan, ordea, bigarren gizonezkoa falta da. Pentsa daiteke Cernunnos eta ama jainkosaren arteko harremana senar-emaztearen dela eta bestalde, Cernunnos adarrak dituela soilik bigarren gizonarengandik hurbil dagoenean.[9]

Cernunnosen xehetasun morfologiko arraroenak aldatu

  • Askoz gutxiagotan, Cernunnos burua ahuntz adarrez apainduta dago orein-adarren ordez, Beauneko[10] aldarean agertzen den jainko zeltaren kasuan.
  • Azkenik, uste da da Cernunnos irudikatuta agertzen dela Strettwegeko kultuzko organ. Hallsttat kulturako orga horri tiraka, brontzezko orein bat agertzen da aurrealdean eta atzean. Oreinak gorputz txikia eta neurriz kanpoko adarraku. Gainera, oreina bi pertsonaia ditu alboetan, eta bakoitzak animaliaren adar bati eusten diona.[11]
  • Amienseko Picardiako museoan, Cernunnos izan daitekeen orein belarriak dituen jainko galiar bat gordetzen da, I. mendearen amaieran datatuta.

Cernunnosen ikonografiaren bilakaera aldatu

Cernunnos, erdi-gizakia, erdi-animalia jainkoa, K.o. II. mendetik aurrera amaitu zela dirudi. Garai horretan, panteoi galiar-erromatarrean forma klasiko antropomorfikoak ziren nagusi, eta Cernunnos, Merkurio, erromatarren baliokidetzat jotzen da.[12] Galiar herrien konkista eta erromanizazio-prozesua gertatu eta gutxira, galiarren kulturaren alderdi nagusiak "berreskuratu" egiten dira eta xurgatu erromatarren kultura berriaren baitan.[13]

Cernunnos jainkoarekin zerikusia duten usteak eta interpretazioak aldatu

 
Naquane Parke Nazionaleko (Capo di Ponte) Cernunnosen labar-grabatua

Cernunnos da oparotasunaren eta urtaroen jainkoa? aldatu

Sarritan txanpon-poltsa bati edo janariz betetako saski bati eutsiz irudikatzen denez, aberastasunaren jainkoa dela interpreta daiteke. Animali-adarrek potentzia emankorra eta berriztapen ziklikoak sinboliza ditzakete, eta urte zelaten urtaro argian berragertzen dira eta. Meauxen aurkitutako Cernunnosen eskultura batek bere garezurraren bi alboko protuberantzia bana irudikatu ziren, eta horrek adieraz dezake adarrak berriz ateratzen ari direla.[7]

Cernunnos al da galoen aita? aldatu

Anne Lombard-Jourdan historialariaren arabera, Julio Zesarrek jainko erromatar baten izena, Dis Pater, Plutonen forma zaharra, Cernunnos izan liteke. Dis Pater, hain zuzen, lur azpiko munduaren eta aberastasunen jainkoa da, Cernunnos bezala, esaterako. Julio Zesarrek Dis Pater izendatzen duen jainkoa hainbat forma eta izendapenetan ohoratua izan zitekeen: erromatarren aburuz, herri horrek, akaso, Dis Paterren gurtza egin zuen izen beatekin zein bestearekin, tokiko druidek jainko bakoitzari ematen zioten ezaugarrien arabera.[14] Cernunnos da herri galiarren ezaugarri bereizgarriak, hala nola prakak (Braccae) eta torkea, sistematikoki daramatzan jainko bakarra, eta horrek adieraz dezake galiarren aitatzat zutela. Ematen zitzaizkion goitizenak beste jainko ezagunak sortua zituzten, baina jainko horietako bakoitza, berez, Aita jainkoaren forma jakin eta zehatz bat besterik ez zatekeen.

Jainko arkaikoa da Cernunnos? aldatu

IV. eta III. milurtekotik, Indus ibarrean, adardun jainko bat dago: loto-jarreran eserita, simio aurpegiduna , eta haren ondoan animalia basatiak, hala nola elefanteak eta errinozeroak.

Alain Daniélouren arabera, haren esertzeko modua zelta aurreko jatorria (eta indoeuroparraren aurrekoa) adieraz lezake, Mohenjo-daron (Indus-eko zibilizazioa) aurkitutako zigilua batean irudi ikonografiko bera ikus daiteke: adardun jainko bat, loto jarreran eserita, animaliaz inguratuta.[15] Mohenjo-daroren irudi hori Pashupati jaikoari legokioke. Pashupati Shivaren forma primitiboa den Rudra jaikoaren epitetoa[16] Antzeko ikono bat, munduko eskualde berean kokatua, beste zigilu batean identifikatu zen, Harappako gune arkeologikoan eta Indiako arioen aurreko garaian datatua. Beraz, bi zantzu horiekin batera, Cernunnos eta Shivaren arteko balizko ahaidetasun mitologikoa konjuratu liteke.[1]

Esan beharra dago aitzin-hititen garaian oreinaren gurtza zegoela Hattiko zibilizazioan. Bestalde, Kapadozian antzeko gurtza jarraituko du, eta hortik erator liteke Eustakio Deuna ehizazale eta erromatar jeneralaren ikuspegia.[oh 2]

Cernunnos mitoaren biziraupena eta iraunkortasuna, antzinatasun zeltikoaren ondoren aldatu

 
Jainkoaren oroitzapenean oinarritutako eskultura?
  • Ikerlari batzuetzat, katolikoek, seguruenik, Deabruarekin parekatu zuten jainko hori, herriaren kultu paganoetan agertzen baitzen eta, beraz, txartzat jotzen den gurtzatik urruntzeko.[17]
  • Ahozko tradizioak mitologiaren jarraitutasunaren zantzua ematen digu, edo, gutxienez, herri zeltak erromanizatu eta kristautu ondoren geratu zeraren partea. Hala, Mabinogioneko "Owein eta Lunet" ipunan, Cernunnosen aldaera bat dago, armaduran dabilen "Zaldun Beltz" bat,oso itsusia eta adarrik gabekoa. Arturo erregearen zaldunetako batek, Kynon izenekoak, bere gazte gariko balentriak kontatzen ditu, eta horietako batean, pertsonaia maltzur bati aurre egitea izan zen. Ostatua eman dion zaldun batek esan dio Kynoni zaldun beltz bat bizi dela iturri baten aldamenean. animalia desberdinez inguratuta, eta hark adieraziko diola pertsonaia maltzurra topatzeko bidea. Badoa Kynon eta informazioa eskatzen dio zaldun beltz famatuari. Horrek, gertuko orein bat jotzeko eta orduan animalia Kynonek joan behar duen lekuaren norabidea seinalatzen dio. Cernunnosekin zerikusia duten konnotazio ugari bereiz daitezke pasadizo horretan. Faunaren, bizitzaren eta naturaren jauna da zaldun beltza. Adarrik ez du, baina oreina du aldamenean eta bera funtzioa funtsezkoa da. Mabinogion liburua XI. eta XII. mendeetan idatzi zuten monje frantziskotarrek, ordura arte ahozko ipuinak zirenak trankribatuz, eta Cernunnos kristautasunaren "zentsura" fenomenoa hauteman liteke.[18]
  • Irlandan, Nemed izan daiteke Cernnunnosen aldaera, "sakratua" esan nahi duena. Lebor Gabalaren Erren idazlanean, Nemed orein-jainkoa da eta Irlandako bigarren herri konkistatzailearen jauna: "kerf herria". Konkistatu ondoren, fomoriarren taldeari egin behar diote aurre, Balor errege aztiaren babespean dagoen herri gaiztoa. Bi herri protagonisten arteko laugarren borrokan orein-herria eta bere buruzagia suntsitu zituzten.[19]
  • Beste Mabinogioneko ipuin batean, Pwyll, Dyveteko printzea, grisez jantzitako gizon bat ezagutu du: Arawn, Annwyngo errege, hilen erresuma. Arawn Cernunnos en aldaera bat baino ez da kontakizun honetan, eta zakur-talde bat ere badu, orein bat ehizatzen duena. Pwyl-ek, ordea, bere txakurrei eskaintzen die oreinaren gorpua jan dezaten eta Arawnek, orduan, ados ez dagoela adierazi dio, eta itun bat egiteko eskatu dio Pwylli "lapurketa" ordain dezan. Pwyl-ek Arawnen lekua hartu du hilen erreinuan urtebetez, eta Arawnen emaztearen ohe bera du, urtebeteko abstinentzia-botoak eginez. Urtearen amaieran, Pwyl-ek ere, itunaren arabera, kolpe bakar batez hil behar du Arawnen etsai zinpekoa, Hafgan izenekoa.

Beraz, Pwyll eta Arawn beren lekuak trukatzen dituzte, eta Pwyll, Dyvet-eko printzea, "Annwyngo erregea" bilakatzen da.[20]

Herri-kulturan aldatu

Liburuak aldatu

  • Cernunnos Michael Scotten Nicolas Flamel hilezkorraren sekretuak gazteentzako fantasiazko eleberrien serieko pertsonaia da.
  • Cernunnos da deabruak erabiltzen duen izena Florent Maudouxen Freaks' Squeele marrazki bizidunetan.
  • Cernunnos Astérix marrazki bizidunetan gehien aipatzen diren jainketako bat da.
  • Philippe Jaworskiren Munduko errege-erreginen nobelen seriean parte hartzen duten jainkoetako bat da.
  • Amelie Divil-en Le gardien des lochs III.a eta Le cerf blessé d’Écosse eleberrietan agertzen da.
  • David Gemmellen Riganteren zikloan antagonistetako bat da, eta, zehazkiago, azken liburukian, Le Cavalier de l'Orage-en.

Filmak aldatu

  • Cernunnos, 10 minutuko film laburra, Paul-Alexandre Forsansen eskutik.

Bideojokoak aldatu

  • Jainko jostagarria da Smite-n.
  • Xernees pokemona, orein batekin batera, Cernunnos izena du, besteak beste.
  • Cernunnos Fate/Grand Order japoniar jokoaren burua da.

Serieak aldatu

  • Cernunnos, Ennemi public eta Anibal serieetan aipatzen da.
  • France 2 eta Belgikako RTBFn hedatutako telebistako Zone Blanche telesailan Cernunnos Villefranche basoan ezkutatzen den orein-jainkoa.

Astronomian aldatu

  • (481984) Cernunnos, asteroidea.

Oharrak aldatu

  1. Adardun ahari burua duen animali mitologikoa, kasu hoentan, sugea
  2. Eustakio Deunak edo Done Eustakio, kristautu egin zen oreinak ehizatzen zegoelarik, begitazio bt izan zuen: orein batek buelta eman, bere adarrak argiz bete ziren eta erdian gurutzea agertjuh zen. Orduan oreinak Eustakiori hitz egin zion eta galdetu zion zegatik ehizatzen zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Brekilien, 1993.
  2. L'Année Épigraphique 1987, no. 772.
  3. Saccasyn della Santa, E.. (1943). «Quelques observations relatives à la chronologie d'un pétroglyphe du Val Camonica» Revue belge de philologie et d'histoire 22: 219-227...
  4. a b c Xavier Delamarre (préface Pierre-Yves Lambert), Dictionnaire de la langue gauloise : une approche linguistique du vieux-celtique continental, éditions Errance, 2003, p. 106.
  5. Charniguet eta Lombard-Jourdan, 2009, or. 22.
  6. Brekilien, 1993, or. 88.
  7. a b Charniguet eta Lombard-Jourdan, 2009, or. 23.
  8. Charniguet eta Lombard-Jourdan, 2009.
  9. Brekilien, 1993, or. 95-96.
  10. Brekilien, 1993, or. 89.
  11. "À propos du char de Strettweg", éd. Revue Belge de philologie et d'histoire, volume 23, pages 294 à 303, édité en 1944; par P. Lambrecht
  12. Charniguet eta Lombard-Jourdan, 2009, or. 27.
  13. "Nos ancêtres les Gaulois" ; éd. Seuil, 2008 ; par Jean-Louis Bruneaux
  14. Charniguet eta Lombard-Jourdan, 2009, or. 19.
  15. Alain Daniélou, Shiva et Dionysos, p. 27, Fayard, 1979.
  16. Flood, 1996
  17. Cernunnos, le dieu aux bois de cerf. ..
  18. Brekilien, 1993, or. 92-96.
  19. Brekilien, 1993, or. 98-99.
  20. Brekilien, 1993, or. 99-104.

Bibliografia aldatu

  • Yann Brekilien, La mythologie celtique, Monaco, Éditions du Rocher, coll. « Brocéliande », 1993, 444 orr. (ISBN 2-268-01631-5)
  • Alexis Charniguet et Anne Lombard-Jourdan, Cernunnos, dieu Cerf des Gaulois, Paris, Larousse, coll. « Dieux, mythes & héros », 2009, 238 orr. (ISBN 978-2-03-584620-4)
  • G. Charlière, “De Cernunnos a Gargantua”, Revista de la historia de las religiones, 1977, Volumen 191, Número 191-1, or. 43-80
  • Simone Deyts, Imágenes de los dioses de la Gaule, Errance, Paris, 1992.
  • Paul-Marie Duval, Les Dieu de la Gaule, Paris, Payot edizioak, 1993ko otsaila, 169 or.
  • Daniel Gricourt eta Dominique Hollard, Cernunnos, el dioscura salvaje: Investigación comparativa sobre la dividad dioníaca de los celtas, Bernard Sergent-en hitzaurrea, L'Harmattan, 2010
  • Jouët, Philippe. 2007. Fuentes de la mitología celta, Yoran embanner.
  • Patrice Lajoye, “El pilar de los Nautas de París. Erlijio gallo-erromatarraren hasiera », Historia zaharra, Serietik kanpo 10 zk., 2004-2008 iraila
  • Anne Lombard-Jourdan, Inauterien jatorrian. Gaudi jainkoak Frantziako errege-erreginak lehenetsi zituen, Odile Jacob, 2005
  • Claude Sterckx, Mythologie du monde celte, Paris, Marabout, 2009ko urria, 470 or. (ISBN ά2-501-05410-2). 

Kanpo estekak aldatu