Boioak, Galian jatorria zuten zelta herri bat izan ziren, garai goiztiarretatik gorpu errausketa praktikatzen zutena. Bi taldetan banatu ziren, Europa erdialdera abiatu zen bat, eta Italiako penintsularen iparraldean barneratu zen beste bat.

Talde etniko infotaulaBoio
Motaisolated human group (en) Itzuli eta etnia
KontinenteaEuropa
Hedapen mapa
Boioen migrazio mugimenduak Europan barna
Boioen migrazio mugimenduak

Talde hauetako bat, gaur egun Txekiar Errepublikako eskualdeetako bat den Bohemian finkatu zen K.a. V. mendean, eta, aditu batzuen arabera, eskualdeari izena eman zioten, Bohemiak, dirudienez, boioen bizilekua esan nahi baitu. Eskualdetik, markomanoek kanporatu zituzten I. mendean.

Beste taldea, Italian sartu zen K.a. 400 inguruan, senoiekin batera, eta Po ibaiaren haranean finkatu ziren. Felsina etruriar hiriak, bere izena, Bononia izen zeltagatik aldatu zuen (egungo Bolonia dena), boioen hiriburu bihurtu zen hiria.

K.a. 218an eta Bigarren Gerra Punikoa gertatzen ari zen bitartean, Anibalen tropei laguntza eman zieten. Urte batzuk beranduago, K.a. 191n, Erromak behin betirako garaitu zituen, errepresalia krudelak jasanez eta Alpeen beste aldera erbesteratuak izanez.

Kanpo estekak

aldatu