Artur erregea[1] (galeseraz eta ingelesez: Arthur; bretainieraz: Arzhur) europar literaturako pertsonai nabarmena da, bereziki literatur ingeles eta frantsesean. Horietan, errege ideal gisa agertzen da, bai gudan bai bake garaian. Zenbait Erdi Aroko testu berantiarren arabera, VI. mendearen hasieran Artur erregea Britainia saxoi inbaditzaileetatik defendatu zuen britoien buruzagia zen. Artur erregearen kondaira ingeles koroaren eta galesen arteko borroken epelean agertu zen. Bere historia kondaira eta literaturaren tartean dago; tradizio luzeko kondaira izanik, Britainia Handian aztergai eta eztabaidagai izaten jarraitzen du. Hala ere, egiaztatutzat jotzen da Artur ez dela pertsonaia historikoa.

Artur erregea
Arturiar zikloa
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
SexuaGizon
EgoitzaKamelot
Jardueramonarka
Familia
AitaUther Pendragon
AmaIgraine
Ezkontidea(k)Genobeba
Seme-alabak
Anai-arrebak
Bestelakoak
EtsaiakSir Mordred

Find a Grave: 4554 Edit the value on Wikidata
Artur erregea; XV. mendea

Arturri buruzko lehengo aipamenak literatura zeltan aurki ditzakegu, Y Gododdin bezalako galestar olerkietan. Hala ere, aipamen horietan, adibidez, Nennius deitutako idazle baten kontakizunean, Artur jainko gales bat da, soila eta aspergarria, gero bihurtuko zen errege gerlariaren istoriotik urruti.[2] Pertsonaia hau egungo formaz aurreneko aldiz Godofredo Monmouthekoaren Historia Regum Britanniae idazlanean agertzen da, eta egile horrek zehaztu zituen kondairaren ezaugarri nagusienak. Godofredok kontatzen duenez, Artur saxoiak garaitu zituen Bretainiako erregea zen, Britainiar Uharteetan inperio bat ezarriz. Bere kontakizunean pertsonaia ezberdinak agertzen dira: Uther Pendragon, Arturen aita; Merlin haren azti kontseilaria, edo Excalibur ezpata bezalako elementuak; Arturen jaiotza ere aipatzen da Tintagelen, bai eta Arturren azken guda Mordreden aurka, Camlanngo guduan eta bere ondorengo erretiroa Avalon uhartera.

Artur Erregearen koroatzea.

XII. mende hasieran, Artur Bretainiako Materia bezala ezagutzen den kondaira sorten zikloko pertsonaia nagusia izan zen, frantsesezko erromantze ugarietan agertuz. Chrétien de Troyes beste zenbait oinarrizko elementu gehitu zizkion kondairari, horien artean Sir Lantzelot Aintzirakoa eta Grial Santuaren ingurukoak. Erdi Aroaren ondoren, literatura arturikoaren nolabaiteko gainbehera etorri zen, baina XIX. mendean berpiztu egin zen eta XXI. mende hasieran indar-indarrean dirau, bai literaturan bai eta beste hainbat arteetan.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..
  2. (Ingelesez) Morris, Marc. (2009). A Great and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain. Windmill ISBN 9780099481751. (Noiz kontsultatua: 2018-09-02). 162-166. or.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu