Cazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea

Cazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea (gaztelaniaz: Parque natural de las Sierras de Cazorla, Segura y Las Villas) Espainiako parke naturala da, Andaluzian dagoena.

Cazorla, Segura eta Las Villasko mendizerrak
Sierras de Cazorla, Segura y Las Villas

Cazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea is located in Andaluzia
Cazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea
Cazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea
Azalera214 300 ha
Izendapenaparke natural
Sorrera1986
ArduradunaAndaluziako Junta
Webguneawww.sierrasdecazorlaseguraylasvillas.es

214.336 hektareako eremua estaltzen du, Jaéngo probintziaren ekialdean, Guadalquivir Garaian.

Babesa aldatu

1979an ehiza-barruti nazionala izendatu zuten, eta 1986an parke natural. Baliabideak babesteko eta ordenatzeko bi arau horiei beste bi gaineratu behar zaizkie: hegaztien babesleku bereziarena (ZEPA, Zona de Especial Protección para las Aves) eta biosferaren erreserbarena. Parke naturalaren kategoria duen Espainiako espaziorik handiena da.

Geografia aldatu

 
Coto Ríos izeneko tokia.

Hidrografia, orografia eta klima aldatu

Guadalquivir eta Segura ibaiak, besteak beste, mendikate-multzo zabal horretan jaiotzen dira.

600 metro ditu mendi apalenak eta 2.107 metro garaienak (Empanada tontorrak). Adin eta mota desberdineko hareharriz eta kareharriz osatuta daude, eta baita margaz ere.

Zona horretan, 700 eta 800 mm ingurukoa da urtean jausten den euria, negua freskoa da (urtarrileko batez besteko tenperatura, 6 °C) eta uda epela (udako tenperatura, batez beste, 25 °C-tik gorakoa da).

Landaredia aldatu

Espainiako baso zabalena eta askotarikoena izatea du parke honek baliorik handiena. Bere urtegi eta ibaiekin edertasun handiko ingurua da gainera. Landare ugariena larizio pinua eta aleppo pinua dira. Artea ere nahiko usua da, beste mota batzuekin batera, txaparroarekin edota intsusarekin, esate baterako. Gune goietan larizio pinua, ipurua eta miterra dira nagusi. Ibai ertzeko motek, sahatsak, lizarrak, haltzak eta zumarrak, asko aberasten dute paisaia.

Fauna aldatu

Oso fauna aberatsa du, ugaztunek (basahuntzak, oreinak, basurdeak, mufloiak eta azeriak) eta hegazti harrapariek (arrano beltzak, sai arreak eta ugatzak) osatua.

Bestelako ondarea aldatu

Turismoarentzat erakargarriak gertatzen dira, era berean, historiaurreko leize-zuloak eta margolanak, eta herri iberiarren antzinako herrixkak, eta baita Cazorlako eta Hornosko gazteluak ere.


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu