Catriona Morrison

triatleta britainiarra

Catriona ("Cat") Morrison (Glasgow, 1977ko urtarrilaren 11) eskoziar kirolari-ohia da, triatloian eta duatloian lehiatu zena[1].

Catriona Morrison
Bizitza
JaiotzaGlasgow1977ko urtarrilaren 11 (47 urte)
Herrialdea Eskozia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktriatleta
Jasotako sariak

Ibilbidea

aldatu

Munduko eta Europako duatloi txapelduna izan zen 2005 eta 2009 artean eta lau aldiz izan zen garailea Zarauzko triatloian, 2010 eta 2014 artean[2].

2009an Ironman proban historian egindako debut azkarrenaren errekorra ezarri zuen.

2015ean utzi zion ibilbide profesionalari. 2015ean Britainiar Inperioko Ordenaren Kide izendatu zuten[1] eta gaur egun Winning Scotland Foundation elkarteko erreferentziazko atleta da eta eskoletara eta gazteen kirol taldetara joaten da ikasleak motibatzera.

Nazioarteko palmaresa

aldatu

Txapelketak

aldatu
Munduko Duatloi Txapelketa
Urtea Lekua Domina
2005 Newcastle (  Ingalaterra)  
2006 Corner Brook (  Kanada)  
2008 Rimini (  Italia)  
2010 Edinburgo (  Eskozia)  
Munduko Distantzia luzeko Duatloi Txapelketa
Urtea Lekua Domina
2006 Fredericia (  Danimarka)  
2007 Richmond (  AEB)  
2008 Geel (  Belgika)  
Europako Duatloi Txapelketa
Urtea Lekua Domina
2007 Edinburgo (  Eskozia)  
2009 Budapest (  Hungaria)  
Munduko Distantzia luzeko Triatloi Txapelketa
2007 Lorient (Txantiloi:Herrialde info HBretainia)  

Bestelako lasterketak

aldatu
  • Zarauzko triatloia (4): 2010, 2011, 2013, 2014
  • Ironmanak:
    • Saint Croix (4 aldiz)
    • Galveston
    • Texas[3]
    • Lanzarote

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Catriona Morrison Awarded MBE - Triathlon Scotland» www.triathlonscotland.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  2. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-06-15). «Abuín se estrena y Morrison repite en Zarautz» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  3. 1252TapasBar&Kitchen. (2011-05-21). Catriona Morrison Crosses Finish Line (1st Place, Ironman Texas in The Woodlands 5/21/11). (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).

Kanpo estekak

aldatu