Ireki menu nagusia

Carlos Iniesta Cano (Madril, 1908ko maiatzaren 13a - ibidem, 1990eko abuztuaren 6a) espainiar militarra izan zen.

Carlos Iniesta Cano
Gorte frankistetako prokuradorea


Guardia Zibileko zuzendari nagusia

Bizitza
Jaiotza Madril1908ko maiatzaren  13a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1990eko abuztuaren  6a (82 urte)
Hobiratze lekua Mingorrubioko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, gudaria eta politikaria
Lantokia(k) Madril
Kidetza Brotherhood of Former Legionary Knights Itzuli
Confederación Nacional de Excombatientes Itzuli
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila

BiografiaAldatu

Ibilbide militar azkarra izan zuen: 1926rako Infanteriako tenientea zen. 1934an Asturiaseko iraultza geldiarazi zuen armadako kidea izan zen, eta 1936ko uztailaren 18ko jazarraldia gertatu eta berehala, matxinatuekin elkartu zen, Legioko IV. Banderaren buruzagi gisa. 1939an, gerra amaitzean, ikasketekin jarraitu zuen, eta diploma lortu ondoren, 1955ean, Washingtongo espainiar enbaxadako agregatu militar izendatu zuten. 1964-1967 bitartean Zaragozako Akademia Militarreko zuzendari kargua izan zuen. Huescako gobernadore militarra izan zen 1967an, eta Madrilekoa 1968-1970 bitartean. Azken urte horretan Aljeriako espainiar enbaxadore izendatu zuten, eta bertan jardun zuen, bi urte geroago teniente jeneral mailara igo zen arte. 1972-1974 epean Guardia Zibilaren zuzendari nagusi kargua bete zuen. Garai horretan armadak bizitza politikoan parte-hartze garrantzitsua izan behar zuela defendatu zuen, eta 1973an Luis Carrero Blanco Gobernuko presidentea hil zutenean, frankisten talde atzerakoienekin elkartu zen. Francoren heriotzaren ondoren (1975), demokratizazio politikoaren aurka zegoen politikari eta militarren taldeko kide izan zen. Sistema demokratikoa ezarri zenean (1977-1978), erretiroa hartu zuen.

ErreferentziakAldatu