Cabrera[1] uhartea Balear Uharteetan populatuta ez dagoen uharterik handiena da, eta Cabrerako uhartediko uharterik handiena. Mallorcatik hegoaldera kokatua dago. Espainiako natura-parke nazionala da 1991tik.

Cabrera
Port de Cabrera.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Q67193330 Itzuli
Luzera 5,53 km
Zabalera 5,29 km
Azalera 15,69 km²
Geografia
Localització de Cabrera.png
Koordenatuak 39° 08′ 31″ N, 2° 56′ 45″ E / 39.14194°N,2.94583°E / 39.14194; 2.94583Koordenatuak: 39° 08′ 31″ N, 2° 56′ 45″ E / 39.14194°N,2.94583°E / 39.14194; 2.94583
Honen parte da Espainia
Herrialdea Espainia
Lurraldea Balear Uharteak
Babestutako-eremua Cabrera Uhartediko parke nazionala
Ur-gorputza Mediterraneoa

Cabrerako natura-parkeaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Cabrera Uhartediko parke nazionala»

Espainiako parke nazionala da, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Cabrera uhartedian kokatua. Itsasokoa eta lehorrekoa da, era horretako bakarra. 1991n sortu zen, eta 10.021 hektareako eremua du; haietatik 1.836 lehorrean daude, Cabrerako uhartediko Cabrera, Conills, Plana, Redonda eta Forada uharteetan. Baina itsas faunaren aberastasunak ematen dio garrantzia eremuari.

Natura-inguruneaAldatu

Klima eta landaredia mediterraneoak ditu. Aleppo pinuzko basoak baldin baditu ere, basolibondoz eta sastraka xerofiloz osatutako makia da nagusi. Faunari dagokionez, hegaztiak dira ugarienak, eta 150 mota inguru daude sailkaturik: ubarroiak, arrano arrantzalea, Eleonor belatza, belatz handia, belatz gorria, txinboa eta Audouinen antxeta, besteak beste. Bertakoa da, bestalde, sugandila beltza ere, inguru hartako lehorreko animalia ugariena.

Itsasoaren hondoan ura oso gardena da, eta posidoniazko larreak eta koral-harriak ikus daitezke. Faunari dagokionez, izurdeak, zereak, kaxaloteak, dortokak (morea, berdea eta laut dortoka) eta 200etik gora arrain eta oskoldun dago bertan.

HistoriaAldatu

Gorabehera handiak izan ditu gaur egun parkea denak bere historian zehar. Bertako uretan hondoratuta dauden feniziarren, kartagotarren eta erromatarren ontziek erakusten dute oso trafiko bizia izan zuela garai batean, eta, lehorrean, XIV. mendean eraikitako gaztelu batek portu txikiaren sarrera zaintzen du. Piraten atsedenleku eta monasterio txiki baten kokagune, 1808an, Espainiako Independentzia Gerraren garaian, Bailéngo guduan preso hartutako 9.000 frantsesen presondegi izan zen. 1973-1987 bitartean Espainiako armadaren tiro-eremua izan zen, eta, azkenik, parke nazional egin zuten 1991n.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu