Lockheed C-130 Hercules
Lockheed C-130 Hercules garraio taktiko ertain-astuneko hegazkina da, lau motor turbohelizek bultzatua. 1950eko hamarkadaz geroztik Lockheed (orain Lockheed Martin) estatubatuar konpainiak ekoizten du. Hercules munduko indar armatu askoren garraio-hegazkin nagusia da. 50 herrialde baino gehiagotan eman du zerbitzua, 40 bat bertsio eta modelo ezberdinetan, kontaezinezko operazio militar, zibil eta laguntza humanitariokoetan parte hartuz. 2006ko abenduan, C-130 (English Electric Canberra, Boeing B-52 Stratofortress, Tupolev Tu-95, Boeing KC-135 Stratotanker eta Lockheed U-2 baino lehenago) bere jatorrizko lehen bezeroarekin, kasu honetan Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadarekin, etengabe berrogeita hamar urtez erabiltzen zuen bosgarren aireontzia bihurtu zen.[1] Eta, gainera, berrogeita hamar urteren ondoren ekoizten jarraitzen duten aireontzi militar bakarrenetakoa da, gaur egun Lockheed Martin C-130J Super Hercules bertsio eguneratua prestatzen ari diren arren.
Lockheed C-130 Hercules | |
---|---|
land-based airlifter monoplane (en) ![]() ![]() ![]() | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Lockheed Martin eta Lockheed Corporation (en) ![]() |
Garatzailea | Lockheed Corporation (en) ![]() |
Ekoizpen osoa | 2.600 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1954ko abuztuaren 23a |
Zerbitzuaren hasiera | 1956 |
Kudeatzailea | Algerian Air Force (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 11,66 (![]() ![]() |
Propulsatzailea | Allison 501 family (en) ![]() |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Today in History - April 21, 1964 - Military version of the C-130 finally takes flight» Super Sabre Society.