Lockheed Martin

Lockheed Martin estatubatuar enpresa aeroespaziala, 1995 arte munduko aireontzi militar eta arma-fabrikatzailerik handienetako bat. 1995ean Martin Marietta enpresarekin batu zen, eta munduko armagintza-talderik handiena eratu zuen horrela.

Lockheed Martin
Lockheed Martin logo.svg
Datuak
Motanegozioa, defense contractor (en) Itzuli, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaaerospace industry (en) Itzuli, elektronika eta Informazioaren segurtasuna
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parteS&P 500
Eskumendekoak
Enplegatuak110.000 (2020ko urtarrila)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaMarillyn Hewson (en) Itzuli
ZuzendariaMarillyn Hewson (en) Itzuli
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Legezko formacorporation (en) Itzuli
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak50.710.000.000 US$ (2020)
Diru-sarrerak53.230.000.000 US$ (2019)
Irabazi garbia6.833.000.000 US$ (2020)
Ustiapen-mozkina8.644.000.000 US$ (2020)
Burtsa-kapitalizazioa107.390.000.000 US$ (2021eko apirilaren 6a)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1995
Ordezkatzen duLockheed Corporation (en) Itzuli
AurrekoakLockheed Corporation (en) Itzuli eta Martin Marietta (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: lockheedmartin Twitter: lockheedmartin Instagram: lockheedmartin Youtube: UCJWcF0ex7_doPdIQGbVpDsQ Flickr: 10062223@N06 Edit the value on Wikidata

1913an Loughead izeneko anaia irlandar batzuk ur-hegazkinak egiten hasi ziren, eta 1926an Allan Lougheadek Lockheed konpainia berria sortu zuen, eta harrezkero hegazkin militar eta zibil ugari egin ditu. Lehenengo hegazkinak, Vega-k, arrakasta handia lortu zuen. Ondorengoak ere garrantzitsuak izan ziren: 1930eko Orion-ek adibidez, helize-sistema berritzaile bat zuen. Handik gutxira finantza-talde batek bereganatu zuen konpainia. 1934ko L.10 Electra modeloak hamar bidaiari eraman zitzakeen, eta 1939ko P-38 Lighting-a Bigarren Mundu Gerrako hegazkinik ikaragarrienetako bat izan zen. 1950ean sortutako Super Constellation L. 1049 merkataritzako hegazkina garraio-konpainia askorentzat eredu izan zen, erreaktorea iritsi arte. Hain zuzen ere Lockheed enpresak sortu zuen estatubatuar armadarako lehen borroka-erreaktorea. Hamarkada horretan bertan beste zenbait modelo sortzeaz gainera, espioi-lanetarako hegazkinak egiteari ekin zion: U-2 eta 1960. hamarraldiko A-12 Blackbird (geroago SR-71 izenez ezagutua) modeloak adibidez. 1970ean aurkeztu zuen lehen merkataritzako erreakzio-hegazkina, L-1011 TriStar-a, baina arrakasta handirik izan ez zuenez, merkataritzarako hegazkinak egiteari utzi zion, eta armadarako borroka-hegazkinetara itzuli zen: 1980ko hamarraldian adibidez, F-117A Nighthawk-a egin zuten, gerra elektronikoan espezializatua, eta radarrari ihes egiteko teknologia berrienak zituena. Martin enpresarekin elkartu aurretik, Estatu Batuetako armadak ehiza-hegazkintzat aukeratutako F-22 modeloa egiten parte hartu zuen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu