Buztanbeltz (arraina)

Artikulu hau arrainari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Buztanbeltz».

Buztanbeltza (Oblada melanura) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[1]. Bere generoan monotipikoa da.

Buztanbeltz (arraina)
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaSpariformes
FamiliaSparidae
GeneroaOblada (en) Oblada
Espeziea Oblada melanura
Linnaeus, 1758

Euskal izendegia aldatu

Buztanbeltza izendatzeko izen asko daude Euskal Herrian:[2]

Izena Erabilera-eremua (udalerria)
buztanbaltz[3] Santurtzi, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio, Ondarroa
dorada
erroburu
kolanegra[3] Santurtzi, Mundaka
kollaka Donostia, Pasaia
papabeltz
perpeluste, pispirute Santurtzi
popamento Bermeo
txopa
zapatero Algorta
zarakutza Hondarribia

Deskribapena aldatu

Gorputz fusiformea du. 20 cm inguruko luzera izaten du, aurkitu den handienak 36,6 cm-ko luzera eta 525 gramoko pisua zuen[4].

Buztanbeltza zilar-urdinxka kolorekoa da, bizkarraldea ilunagoa izan daiteke, eta orban beltz nabarmen bat du buztanaren oinarrian. Horrek ematen dio izena. Ale gazteak erre kolorekoak dira eta orban beltz argiagoa izaten dute[5]. Zeharkako lerro fin ugari ditu, ez oso markatuak[6]. Bizkarraldeko hegatsak 11 arantza eta hiru erradio bigun ditu. Bularraldeko hegatsen arantza bana eta bosna erradio dituzte20 cm inguruko luzera izaten du, aurkitu den handienak 36,6 cm-ko luzera eta 525 gramoko pisua zuen[4].

Aho txikia du, gorantz luzatzen dena. Azpiko baraila goikoa baino gehiago ateratzen zaio. Barailetan 8-10 hortz txiki ditu aurrealdean eta hagin lerro bana atzealdean. Ez dauka letaginik[6].

Banaketa aldatu

Ozeano Atlantikoaren ekialdean eta Mediterraneoan bizi da. Bizkaiko golkotik hasi eta Angola arterainoko kostaldean aurkitzen da, bai eta Madeira, Kanariak eta Cabo Verde uhartedietan ere[4].

Sakonera txikiko urtean bizi da, 30 metroko sakonera gehienez ere. Itsas hondo arrokatsuak eta Zostera eta Posidonia zelaiek estaltzen dituzten eremuak atsegin ditu[5].

Biologia aldatu

 
Buztanbeltz taldea.

Taldean bizi da. Talde hauek oso handiak ere izan daitezke eta indibiduo handi gisa joka dezakete, koordinaziorako baliatzen dute buztanean duten orban beltza[5]. Urtean zehar izaten diren tenperatura aldaketei jarraituz jokaera desberdinak hartzen ditu. Neguan hibernatu egiten du, lozorroan bezala egoten da, eta udaberriak ohiko jarduera berreskuratzen du[5].

Elikadura aldatu

Espezie oportunista eta orojalea da, urte sasoiaren arabera aldatzen du dieta. Edozelan ere krustazeo txikiak, zizareak eta arrain gazteak jaten ditu gehienbat. Ahoa azkar ireki eta ixten du elikagaiak harrapatzeko.[7]

Ugalketa aldatu

Maiatza eta ekaina artean izaten du errunaldia[2]. Arrautzak pelagikoak dira eta larbek zooplanktona osatzen dute. Sexu heldutasuna lehen eta bigarren urtearen artean lortzen dute, 20 cm inguruko luzera dutenean. Hermafrodita ez den arren ikus da eme jaiotzen diren ale batzuk ondoren ar bihurtu izan direla[5].

Arrantza aldatu

Buztanbeltza behin eta berriro itzultzen da toki berbera ikuskatzera eta horrek arrantzaleei asko errazten die harrapatzea[5].

Euskal Herriko arraindegietan ez da ohikoa buztanbeltzak ikustea. Harrapaketa kopurua txikia da, eta gainera beste espezie batzuekin batera nahastuta jasotzen da[2].

Gastronomia aldatu

Mediterraneo aldean ohikoa da buztanbeltza jatea. Haragi zuria eta xamurra du, zapore gozo eta finekoa. Hainbat modutan prestatzen da; parrilan, labean, plantxan edo frijituta. Arrain zopa egiteko ere erabiltzen da.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Huguet, A.: Catàleg d'espècies d'interès pesquer a Catalunya. Generalitat de Catalunya, 1995
  2. a b c «buztanbeltz» www.arrainak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  3. a b Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode1137-439X..
  4. a b c «Oblada melanurus, Saddled seabream : fisheries, gamefish» fishbase.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  5. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Oblada • Oblada melanura • Ficha de pez» Fishipedia (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  6. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Oblada melanura (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Oblada Melanura o Oblada | Características, fotos y video» pecesmediterraneo.com 2019-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).

Kanpo estekak aldatu