Artikulu hau sukaldariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oteitza».

Bruno Oteiza (Donostia, Gipuzkoa, 1970) euskal sukaldari bat da.

Bruno Oteiza
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldaria, enpresaburua eta telebista aurkezlea
Lantokia(k)Donostia
Badajoz
Landak eta Mexiko

Twitter: bruno_oteiza Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hedabideetan sarritan agertu ohi den sukaldaria da (Teledonosti, Telecinco, La Sexta, Antena Nova, Canal Gourmet eta Hogar Útil), sukaldaritzan oso gazterik hasi zen. Bere heziketa ibilbideak hainbat jatetxetan lan egitera eraman zuen: Mgescq jatetxea, Le Cabanon (Landak), Juantxo Muguruzaren Kokotxa jatetxea,Trucha Sarasuarekin Samarri jatetxean lan egin zuen, eta Londres hotelan Antxon Aranetarekin natera ibili zen, azken hau bere heziketako zutabeetako bat izan zelarik. Ondoren Melillara joan zen, eta handik Pedro Subijanaren Akelarre jatetxera, Madrilgo Café de Oriente jatetxean Kenji Moritarekin batera sukaldatu zuen, azken honetan zaletu porrokatua den ekialdeko edo asiar sukaldaritza ikasi zuen, eta Badajozko Cristina hotelean Fregenal de la Sierrarekin lan egin zuen. Handik Mexiko Hirira joan zen, han Faro de Belgrado eta La Barandilla jatetxeetako sukaldetatik iragan zen, azken hamar urteak Juan Mari Arzak sukaldiaren eskutik Tezka jatetxean lan egin du, aipatutako sukaldari horrek jatetxe honen aholkularia delarik.[1] Arzak munduko sukaldari onenen hartean ipini ohi du, gainera bere lagun onenetakoa izateaz gain bere maisu handia ere bada.[2]

Gaur egun (2010) Oteiza, Pablo San Románekin batera, Biko jatetxearen jabea da, hau mundu osoko 50 jatetxe onenen artean kokatzen dutelarik[3], eta autore sukaldaritza lantzen duen Grand Velas hotelaren jabea ere bada, Playa Carmen (Riviera Maya), biak ere, Mexikon kokatzen direlarik.

Sariak aldatu

Telebista aldatu

Liburuak aldatu

  • Cocina para 2: Las recetas del programa de televisión. Egileak: Enrique Fleischmann, Bruno Oteiza, Ramón Roteta. Argitaratzailea: Bainet Media. 2007. 198 orrialde. ISBN 84-96177-31-9, 9788496177314.[5]

Erreferentziak aldatu