Borgoinako Gerra (14741477) Borgoinako Dukerriaren eta Suitzako Konfederazio Zaharraren arteko gatazka izan zen. Gerran, Borgoinako dukea zen Karlos Izukaitza hirutan garaitu zuten eta, azkenean, hil, Nancyko guduan 1477an. Borgoinako Dukerria eta haren menpeko beste lur asko Frantziaren menpera pasa ziren, eta Borgoinako Herbehereak eta Franche-Comté, berriz, Karlosen alaba zen Maria Borgoinakoak jaso zituen oinordetzan, eta, haren bidez, Habsburgo etxera pasa ziren, Maximiliano I.a enperadorearekin ezkondu baitzen.

Borgoinako Gerra
Gatazkaren mapa.
Data1474-1477
LekuaLorrena eta ipar-ekialdeko Suitza
EmaitzaBorgoinarren porrota
Gudulariak
Borgoinako Dukerria Valois leinua
Lorrenako Dukerria
Suitzako Konfederazio Zaharra
Buruzagiak
Karlos Izukaitza Luis XI.a Frantziakoa
Renato II.a Lorenakoa
Peter von Hagenbach

Borgoinako dukeek, aurreko mendean, lortu zuten bere boterea nagusitzea Erromatar Germaniar Inperio Sainduaren eta Frantziaren artean. Haien menpean zituzten, jatorrizko Franche-Comtéaz eta Borgoinako Dukerriaz gain, Flandria, Brabante eta Luxenburgo eskualde aberatsak ere. Iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeak lotu nahian, Borgoinako dukeek politika erasokorra eraman zuten Alsazia eta Lorrena bereganatzeko. Horrek eragin zuen gatazkak izatea Frantziarekin (Borgoinak Ingalaterraren alde egin zuen Ehun Urteko Gerran), eta, Karlosen garaian, Habsburgo etxearekin.

Gerra aldatu

1469an, Austriako dukea zen Sigismundo Habsburgokoak Borgoinako Dukerriaren feudo gisa ezarri zituen bere Alsaziako lurraldeak, Suitzako Konfederazioaren hedatze nahitik babesteko. Karlosek enbargoa inposatu zuen Basilea, Estrasburgo eta Mulhouse hirien kontra, eta horiek, horren aurrean, laguntza eskatu zioten Bernari. Karlosek Neuss hiria setiatu zuen, baina arrakastarik gabe.

Geroago, Sigismundok bake hitzarmena sinatu zuen Suitzako konfederazioarekin eta saiatu zen Alsazia berreskuratzen, baina Karlosek uko egin zuen. Suitzarrak, Alsaziako hiriak eta Sigismundo Habsburgokoa batu ziren Borgoinaren kontra eta Jurako zati bat konkistatu zuten (Franche-Comté) Héricourt-eko guduan gailenduta (1474ko azaroa). Louis XI.a Frantziakoak bat egin zuen koalizioarekin abenduan.

1476an, Karlosek Grandsonera jo zuen, zeina, aliatutzat zuen Savoiaren menpekoa izan arren, Suitzak hartu baitzuen. Grandsongo guduan suitzarrek garaitu zuten Karlos berriz, eta horrek artilleria eta hornigai ugari galdu zituen. Karlosek armada bildu ondoren, konfederazioa berriz nagusitu zitzaion Morateko guduan, eta beste behin Nancykoan, 1477an.

Kanpo estekak aldatu