Borgo (Erroma)

Borgo Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan hamalaugarrena da. Sant'Angelo gaztelua bertan kokaturik dago.

Borgo
R. XIV Borgo
Erromako Rioniak
CoA Rione XIV Borgo.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriRoma Capitale
Municipio of RomeMunicipio I
Izen ofizialaBorgo
Jatorrizko izenaR. XIV Borgo
Geografia
Koordenatuak41°54′15″N 12°27′42″E / 41.904066°N 12.461629°E / 41.904066; 12.46162941°54′15″N 12°27′42″E / 41.904066°N 12.461629°E / 41.904066; 12.461629
Roma Rione XIV Borgo locator map.svg
Azalera0.4877 km²
MugakideakVatikano Hiria, Prati, Ponte, Trastevere eta Aurelio (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.805 (2019ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea5.751,49 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1586
Telefono aurrizkia06
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaRM

GeografiaAldatu

Tiber ibaiaren ezkerraldean kokaturik dago, ibaia eta Vatikano Hiriaren artean gelditzen den eremuan. Tiber ibaiaren jalkin alubialen gainean eraikita badago ere nahiko eremu muinotsua da.

HistoriaAldatu

Antzinako Erroman Ager Vaticanus izena hartu zuen bertan kokatzen baitziren augure etruriarrak beren vaticinii (iragarpenak) egiten zituztenak. Hiriko harresietatik kanpo egonik izurrite handiak jasan zituen eta hilerritarako erabili zen ondoren. Hadriano enperadoreak k.o. 135.ean bere eta bere familiaren mausoleo erraldoia eraiki zuen bertan. Inperioaren garaian aberatsen auzo bihurtu zen, villa ederrak, lorategiak eta hainbat zirku ere eraiki ziren.

K.o. 67 urtean San Petri bertan izan zen hobiratua eta Kleto Aita Santuak oratorioa eraiki zuen hilobiaren gainean, 324 urtean Konstantino enperadoreak basilika bihurtu zuena, San Petri basilika hain zuzen ere (gaur egun Vatikano Hiriaren ardatza).

590. urtean Hadrianoren mausoleoa Sant'Angelo gaztelua bihurtu zen eta San Petri basilikarako erromesen uholdea kontrolatzeko erabili zen. Inguruan Santo Spirito ospitalea eta eliza ere eraiki ziren hauei zerbitzuak emateko. Hiriko harresietatik kanpo jarraitzen zuenez auzoa sarritan izan zen erasotua, horregatik Leon IV.a Aita Santuak harresi berriak eraiki zituen 852. urtean. Erromatik banaturiko herria bihurtu zen orduan, 'Civitas Leonina izenekoa, Aita Santuaren armarria lehoia baitzen. Sixto V.ak 1586 urtean berriz ere Erromaren barnean sartu zuen.

XV. mendean Erromako boterearen epizentrua Vatikanoan kokatzerakoan Leonine auzoan jauregi ugari eraiki ziren eta populazioak gora egin zuen nabarmen. Ezagun egin ziren germaniarrek auzoan eraikitako bainuetxeak, stufe deiturikoak. Auzoak berak ere Borgo ("hiria" alemaniarrez) izena hartu zuen. 1527an ordea Karlos I.a Espainiakoaren tropek hiria erasotu eta harpilatu egin zuten. Klemente VII.ak ozta ozta egin zuen alde.

1870. urtean Borgoren inguruko harresiak eraitsi egin ziren eta Vittorio Emanuele II zubia eraiki zen, hiriaren erdigunearekin komunikazioa hobetuz.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu