Sant'Angelo zubia
Sant'Angelo zubia (italieraz: Ponte Sant'Angelo), aintzina Pons Aelius Erroman dagoen zubi ezagun bat da. Tiber ibaia zeharkatzen du Borgo eta Ponte rioneak lotuz.
Sant'Angelo zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Italiako udalerri | Roma Capitale |
Koordenatuak | 41°54′06″N 12°27′59″E / 41.9018°N 12.46645°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mikel goiaingerua |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Decriannus (en) |
Diseinatzailea | Gian Lorenzo Bernini |
Materiala(k) | harria |
Dimentsioak | 18 () m |
Gurutzatzen du | Tiber |
Zubibegiak | 5 |
Ondarea | |
Historia
aldatuHadriano enperadoreak k.o. 134 urtean Pons Aelius zubia eraiki zuen bere mausoleoa hiriarekin lotzeko, gaur egun Sant'Angelo gaztelua dagoen tokian. Neronek bigarren zubi bat altxatu zuen, Neronianus edo Triumphalis izenekoa eta bertatik etortzen ziren general erromatarrak garaipen handia izan eta hirian desfilea egitera. Hau hobetsita Hadrianoren zubia baztertua izan zen.
Erdi Aroaren hasieran Neronen zubia oso egoera txarrean aurkitzen zen eta Pons ruptus ("zubi apurtua") ezizena hartu zuen. Vatikanora zihoazen erromesek Hadrianoren zubi zaharra erabiltzeko joera hartu zuten. VI. mendean Gregorio I.a Aita Santuak zubia eta Hadrianoren mausoleoari izen berria eman zion, Sant'Angelo ("aingeru santua"), izan ere bazen kondaira bat gazteluaren gainean ingeru bat azaldu zela zioena eta honi esker izurrite baten amaiera iritsi zela.
San Petri basilikara zihoazen erromesen kopurua handituz joan zen mendez mende eta 1450 urtean hainbestekoa zen jendea zubiaren zutabeek eutsi ezin eta behera erori zela. Erromes ugari hil ziren.
1535 urtean Klemente VII.ak ordainsari bat ezarri zuen zubin eta lortutako diruarekin eskulturak ezarri zituen: San Petri, San Paulo, lau ebangelistak, Adan, Noe, Abraham, Moises eta hainbat aingerurenak. Hurrengo mendeetan erabilera berri bat ere eman zitzaion, zubiaren ondoan zegoen Ponte enparantzan exekutaturikoen gorpuak ibaira jaurti ohi ziren bertatik.
Iruditegia
aldatu-
Sant'Angelo zubia.
-
Sant'Angelo zubia.
-
San Pauloren eskultura.
-
San Pauloren eskultura.
-
Aingeru baten eskultura.