Trastevere Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan hamahirugarrena da.

Trastevere
R. XIII Trastevere
Erromako Rioniak
CoA Rione XIII Trastevere.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
HiriaErroma
Izen ofizialaTrastevere
Jatorrizko izenaR. XIII Trastevere
Geografia
Koordenatuak41°53′14″N 12°27′56″E / 41.887222222222°N 12.465555555556°E / 41.887222222222; 12.465555555556
Map
Roma Rione XIII Trastevere locator map.svg
Azalera1.8008 km²
MugakideakBorgo, Ponte, Regola, Ripa, Portuense (en) Itzuli, Gianicolense (en) Itzuli eta Aurelio (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria13.447 (2020ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea7.467,24 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia06
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaRM

Izena eta armarriaAldatu

Bere izena latinetik dator trans Tiberis, "Tiberren atzean". Bertako armarriak, atzealde gorri batean, urrezko lehoi buru bat darama, honen esanahia ezagutzen ez delarik. Trasteverek, iparraldean, XIV. rionearekin edo Borgorekin muga egiten du.

GeografiaAldatu

Tiber ibaiaren mendebaldeko ibarrean kokatua dago, Vatikano Hiriaren hegoaldera. Janikulo muinoaren azpian zabaltzen da auzoa.

HistoriaAldatu

Erromatar Monarkiaren garaian (k.a. 753-509) etruriarrak bizi ziren ibaiaren ezkerraldean eta eskumaldeko erromatarrek Ripa Etrusca izena ("Etruriarren ibaiertza") deitu zioten eremuari. Erromatarrek ibaiaren beste aldea konkistatu zutenean ez zuten bertan bizitzeko interesik izan, helburua ibaiaren alde biak kontrolatzea zen soilik. Ibaia zeharkatzen zuten marinelek eta ekialdetik etorritako judutar eta siriarrek populatu zuten eremua. K.a. I mendean Zesar Augusto enperadoreak hiria 14 rionetan banatu zuen eta ibaiaren ezkerraldeari Trans Tiberim izena eman zion.

Erdi Aroan kale estu eta bihurriek osatzen zuten Trastevere eta XV. mendean Sixto IV.ak kaleak adokinatu zituen. Honi esker gurdiak kaleetan pasa zitezkeen. Hala ere auzoak hiritik nahiko isolaturik egoten jarraitu zuen eta auzo kultur anitza izan arren identitate berezia garatu zuen. Auzotarrek Trasteverini ezizena hartu zuten.

Gaur egunAldatu

Trasteverek bere izaera berezia mantentzen du sampietrini galtzadarriekin lauzatua, Erdi Aroko etxe herrikoiak nagusi direlarik. Bigarren Mundu Gerraren amaieran gune turistiko bihurtua, gauez, kaleak, italiarrez zein atzerritarrez beteak daude, dauden pub eta jatetxe ugariengatik. Ingeles hiztunen artean, John Cabot University bezala ere ezagutzen da, AEBetako unibertsitate pribatu bat, Ameriacan Academy en Roma bezala. Trasteveren, gainera, Espainiako Akademia ere dago, eta, beraz, zenbait naziotako bere bekadunen bizileku bezala ere balio du.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu