Leon IV.a
Leon IV.a[1] (Erroma, 790 - † ?, 855eko uztailaren 17a) Eliza Katolikoaren 103. aita santua izan zen 847 eta 855 urteen bitartean. Erromaren aurkako arabiar erasoaren ostean eliak konpontzeagatik eta Vatikano Muinoaren inguruan dauden Leonen Harresia eraikitzeagatik ezaguna da. Italiako hainbat hirien liga bat antolatu zuen sarrazenoen aurkako Ostiako gudua egin eta irabazteko.
Leon IV.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
847ko urtarrilaren 27a - 855eko uztailaren 17a (egutegi gregorianoa) ← Sergio II.a - Benedikto III.a →
844 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Erroma, c. 790 | ||||
Heriotza | Erroma, 855eko uztailaren 17a (64/65 urte) | ||||
Hobiratze lekua | San Petri basilika | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea eta apezpiku katolikoa | ||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||
Santutegia | |||||
Uztailaren 17 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Beneditar |
Lehen urteak
aldatuErroman jaioa, Leonek San Martin monasterioan ikasi zuen, San Petritik gertu. Gregorio IV.aren arreta erakarri zuen, eta subdiakono izendatu zuen. Sergio II.ak Lau Santu Koroatuen basilikako kardinal-apaiz sortu zuen[2].
aita santu
aldatu847ko apirilean aho batez hautatu zuten aita santu, Sergio II.aren ondorengo. Sarrazenoen erasoak 846an hain izan zen nabarmena, ezen urte horretako apirilaren 10ean kontsakratu zutela, enperadorearen baimenari itxoin gabe.
Hiriaren defentsa
aldatuBerehala hasi zen konpontzen arabiarrek Erromaren aurka egindako erasoaldian hiriko hainbat elizatan eragindako kalteak. San Paulo Harresiz Kanpokoa eta San Petri Basilika zaharberritu eta txukundu zituen. Azken horren aldareak berriz jaso zuen bere urrezko estaldura (lapurtua izan ondoren), 93 kilogramoko pisua zuena eta harribitxi preziatuz estalita zegoena. San Petri zaharberritu ondoren, Leonek erreinu kristauei dei egin zien, arabiar erasotzaileei aurre egiteko[3].
Halaber, neurriak hartu zituen sarraldi berrien aurka. Hiriko harresiak sakonki konpondu zituen eta dorre handietako hamabost berreraiki zituen. Vatikanoko Muinoa harresitu zuen lehena izan zen. Leonek agindu zuen harresi-lerro berri bat eraikitzea, Tiberraren eskuin ertzeko aldiria hartzen zuena, San Petri basilika barne, ordura arte babesgabe egon zena. Harresiek mugatutako auzoari Leonen Hiria deitzen zaio oraindik, eta Borgo rionea eta Vatikano Hiri osoa hartzen du. Horretarako, enperadorearen dirua eta Erromako Dukerriko hiri eta nekazal kolonia (domus cultae) guztien laguntza jaso zuen. Lau urte behar izan zituen lanak egiteko[4].
Ostiako gudua
aldatu849an, Sardiniatik zetorren flota sarrazeno bat Portusera hurbildu zenean, Leon IV.ak itsas errepublikak —Napoli, Gaeta eta Amalfi— deitu zituen liga bat osatzeko. Flota bateratuaren agintea Zesariori eman zitzaion, Sergio I.a Napolikoa dukearen semeari. Ekaitz gogor baten laguntzaz, ligak flota sarrazenoa suntsitu zuen Ostia parean. Ostiako gudua Erdi Aroko aita santuaren historiako ospetsuenetako bat izan zen, eta Rafaelen eta haren dizipuluen fresko famatu batean ospatzen da, Vatikano Jauregiko bere geletan, Vatikano Hirian.
Leon IV.ak hiru sinodo ospatu zituen, 850ekoa Luis II.a enperadorearen presentziagatik nabarmendu zen, baina beste biak garrantzi txikikoak izan ziren. 853an, Ravennara joan zen artzapezpikuarekin eztabaida bat konpontzera. Artzapezpikua Lotario I.a enperadorearekin harreman onetan zegoenez, aita santuak arrakasta gutxi izan zuen[5]. Aita Santuak Hinkmar Reimsekoarekin izandako borrokaren historia, Leonen pontifikatuan hasi zena, Nikolas I.aren garaian jarraitu zuen.
855ean hil aurretik, Aita Santuak erromes bezala hartu zituen Erroman Ethelwulfo Wessexkoa eta bere seme-alabak, horien artean Alfredo Handia, zazpi urtekoa.
Heriotza
aldatuLeon IV.a 855ko uztailaren 17an hil zen, eta Benedikto III.ak hartu zuen haren lekua. Hala ere, kondairak dio Joana ama santuak ordezkatu zuela bi urtez. Gaur egun kondaira hori fikziozkoa dela pentsatzen da[6][7][8].
Leon IV.a San Petri Basilikan lurperatu zuten. Handik urte batzuetara aurreko Leon aita santu guztien gorpuak zituen hilobi batean. XVIII. mendean bere erlikiak bereizi ziren eta kapera propioa eman zitzaien[9].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: aita santuen izenak. .
- ↑ «CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: Pope Saint Leo IV» www.newadvent.org (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Riché, Pierre; Riché, Pierre. (1993). The Carolingians: a family who forged Europe. University of Pennsylvania Press ISBN 978-0-8122-1342-3. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Ferdinand Gregorovius. (1894). History of the city of Rome in the Middle Ages v 2. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Partner, Peter. (1972). The lands of St. Peter: the Papal State in the Middle Ages and the early Renaissance. Univ. of California Press ISBN 978-0-520-02181-5. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Boureau, Alain. (2001). The myth of pope Joan. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-06745-2. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Rustici, Craig M., ed. (2010). The afterlife of Pope Joan: deploying the Popess legend in early modern England. University of Michigan Press ISBN 978-0-472-11544-0. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Noble, Thomas F. X.. (2013). «Why Pope Joan?» The Catholic Historical Review 99 (2): 219–238. doi: . ISSN 1534-0708. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Reardon, Wendy J.. (2004). The deaths of the popes: comprehensive accounts, including funerals, burial places and epitaphs. McFarland & Company, Inc., Publishers ISBN 978-0-7864-1527-4. (kontsulta data: 2025-05-08).