Bonnie Wright
Bonnie Francesca Wright Teague[1] (Londres, Ingalaterra, 1991ko otsailaren 17a)[2] ingeles aktore, film zuzendari, modelo, ekoizle eta aktibista bat da. Ezaguna da Ginny Weasley pertsonaia antzeztu zuelako Harry Potter zinema-seriean. Harry Potter zinema-seriea, izen bereko J. K. Rowling-en liburu serie batean oinarrituta dago. Bestetik, telebistarako beste zeinbat lan ere egin ditu.
Bonnie Wright | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bonnie Francesca Wright |
Jaiotza | Londres, 1991ko otsailaren 17a (33 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | San Diego |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of the Arts London (en) King Alfred School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa Ingeles britainiarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, haur-aktorea, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, ahots-aktorea, gidoilaria, modeloa, zinema aktorea, errealizadorea, ekoizlea, autorea eta youtuberra |
Altuera | 168 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Biografia
aldatuIkasketak
aldatuBonnie Wright 1991ko otsailaren 17an jaio zen Londresen, Sheila Teague eta Gary Wright bigarren seme-alaba da. Bere gurasoak Wright eta Teague bitxi enpresaren jabeak dira. Bonniek lehen hezkuntza Prior Weston Primary Schooll-en egin zuen, bigarren hezkuntza aldiz, King Alfred School-en. Lewis izeneko anai nagusi bat du.
Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 1. zatia eta 2. zatia, grabatzen ari zen bitartean Londreseko Arte Unibertsitatean: London College of Communication hasi zen ikasten, zehazki Zinema eta Telebista Produkzioko zuzendaria izateko. 2012. urtean Arte Lizentziaturan graduatu zen.[3]
Zaletasunak
aldatuBonniek hainbat zaletasun ditu, adibidez, dantza, artea, bidaiatzea eta musika. Hainbat musika instrumentu jotzen ditu horien artean, pianoa, txirula eta saxofoia. Gainera, oso kirol zalea da asko gustatzen zaizkio futbola, igeriketa, tenisa, irristaketa, ekitazioa, txirrindularitza eta surfa.
Aktore ibilbidea
aldatu2001-2011: Harry Potter zinema-seriea
aldatuWright serieko lehen filmean agertzen da, Harry Potter eta Sorgin Harria-n, eszena bakar bat edukiz. Eszena hau Londreseko King Cross tren geltokian gertatzen da, zein bera, bere ama Molly eta bere gainontzeko anaiak Harry Potterrekin elkartzen direnean. Bere papera garrantzitsuagoa bilakatuko da bigarren filmean, Harri Potter eta Sekretuen Ganbera-n. Bigarren film honetan Howgarts magia eskolan hasten da ikasten eta bertan egunkari sekretu bat aurkitzen du, eromenera eramango diona.
Hirugarren filmean, Harry Potter eta Azkabango presoa-n, Ginnyren papera asko murrizten da, zehazki eszena bakar batera. Aldiz, laugarren filmean, Harry Potter eta Suaren Kopa-n, bere presentzia asko handitu da.
Baina ez da izango bosgarren filma arte, Harry Potter eta Fenixaren Ordena-n, protagonista bilakatuko denik. Film honetan Dumbledorerren Ejertzitora batuko da, Harry Potter, Hermione Granger eta Ron Weasley protagonistekin batera. Bere protagonismoak aurrera jarraituko du Harry Potter eta Odol Nahasiko Printze-an, Gryffindor-eko Quidditch jokalari eta Harryren interes maitekorra bihurtzen delako.
Harry Potter Herioaren erlikiak 1. zatia eta 2. zatian protagonismo handia ere edukiko du. Film hauetan eszena asko edukiko ditu adibidez, Howgarts-eko Guduan eta hemeretzi urte geroago bere semeak King Cross tren geltokira eramaten duenean, filmeko Epilogoan.
Wrightek ere bere ahotsa eman du, Harry Potter eta Fenixaren Ordena, Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea eta Harry Potter Herioaren erlikiak (1. zatia eta 2. zatia) bideo-jokoetan. Harry Potterren frankiziaren zortzi filmetan agertu den hamahiru aktoreetako bat da Wright. Harry Potterren film guztiak arrakastatsuak eta komertzialak izan dira. 2014tik aurrera, film guztiek film arrakastatsuenen zerrendan ageri dira.
Wrightek kritika onak jaso zituen Ginny Weasley-ren interpretazioagatik. Taran Adarsh kritikariak hau esan zuen: "[Bonnie] Wrightek filmetan ongi eta ederki sentiarazten du Ginny Weasley-ren rola ari dela interpretatzen.
Harry Potter liburuan idazleak, J. K. Rowling-ek hitzaldi bat eman zuen Harry Potter eta Herioaren erlikiak (2. zatia) mundu mailako estreinaldian, 2011ko uztailaren 7an, Londresen (Ingalaterra). Harry Potterren zinema-serieko zazpi kide "Zazpi Handiak" direla esan zuen. Wright zazpi kideetako bat izendatu zuen, Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Tom Felton, Matthew Lewis eta Evanna Lynch-ekin batera.[4]
2012-oraina: ondorengo antzezpen lanak
aldatuWrightek telebistako bi pelikuletan parte hartu zuen, Stranded (2002) Sarah Robinson gaztea antzeztu zuela eta Agatha Christie: A Life in Pictures (2004), idazlea bere gazterian interpretatu zuela.[5]
2007an, Disney Channelen The Replacements filmeko protagonista izan zen, eta bigarren denboraldiko "London Calling" estreinaldian azaldu zen.
2013. urtean, Before I Sleep pelikulako protagonista izan zen David Warner, Tom Sizemore, Cynthia Gibb, Eric Roberts, Eugene Simon, Campbell Scott eta Chevy Chaseren-ekin batera. Ondoren, The Sea-n parte hartu zuen, John Bansville-ren nobela batean oinarritua, Rose gaztea bezala. 2013. urtean ere, The Girl in Peter Ustinov's The Moment of Truth antzerkia egin zuen lehen aldiz.[6] Wrightek kritika onak jaso zituen agertokian egindako lanagatik.
2014. urtean, The Great Sport Relief Bake Offen[7] hirugarren seriean parte hartu zuen, eta lehen atala irabazi eta "Star Baker" izendatu zuten. 2014. urtean, Wright Rhys Wakefield, James D'Arcy eta Harry Potter-en Freddie Stroma kideekin aritu zen After the Dark[8] film estatubatuarrean, John Huddlesek zuzendua. Filma 2014ko otsailaren 7an kaleratu zen. 2014aren amaieran, How (Not) to Rob a Train[9] as a bandit film laburrean agertu zen, eta Mia pertsonaia gisa Sweat film laburrean. My Dad Scrooge animazio-filmeko pertsonaia bateri ahotsa eman zion.[10]
Wrightek Abigail Schwarzen Those Who Wander filmaren komedian parte hartu du Nicola Scandiffiok ekoitzia[11] eta Who Killed Nelson Nutmeg? abentura-filman.[12] 2014. urtean, Alexandra McGuinnessen The Highway is for Gamblers thrillerrean agertzen da, Nikki Reed, Joe Jonas eta Gustaf Skarård aktoreekin batera.[13]
2020ko otsailean jakinarazi zen Wright izango dela Rabbitty Babbittyren narratzailea J. K. Rowling-en The Tal of Beedle the Bard-eko Cackling Stump-en istorioan. 2020ko martxoaren 31n argitaratu zen Lumos izenarekin.[14] Bildutako dirua karitateari zuzenduta dago.
Modelo ibilbidea
aldatuMost Edgy Look saria irabazi zuen 2011ko Rodial Beautiful Sarietan.[15] 2011an ere, Financial Times egunkariaren luxuzko bizimoduaren aldizkarirako modako desfile batean agertu zen. Wrightek Katie Eary moda-diseinatzailearentzat egin zuen lan 2011ko udazken/neguko ikuskizun batean, London Fashion Week ekitaldian.[16] 2013ko abuztuan, Wrightek Dominic Jones bitxi-diseinatzailearekin parte hartu zuen hegoaldeko itsas aulkiak modelatzen, World Land Trust eta Winchester School of Art Charityren laguntzarekin.[17]
Wrightek hainbat argazki eta elkarrizketa saiotan hartu du parte, besteak beste: Entertainment Weekly, Times Luxx, The Daily Mail You Magazine, Instyle, Nylon Magazine, Vanity Fair, Dirty Glam eta Haute Muse aldizkariekin.
Zuzendari eta ekoizle bezala
aldatuSeparate We Come, Separate We Go izan zen Wrighten lehen filma zuzendari moduan.[18] Filmean Harry Pottereko filmetan bere lankide izan zen David Thewlis-ek (Remus Lupin) parte hartu zuen. Filma Cannes Film Festival-en estreinatu zen.
Wrightek bere produkzio enpresa propioa du, Bon Bon Lumiere.[19]
2014ko maiatzean, Wrightek film labur bat idatzi eta zuzendu zuen: Know Thyself.[20]
2014ko uztailean, Wrightek Fade to Gold film laburra zuzendu zuen bere gurasoek duten bitxi enpresarentzako.[21]
2016ko urtarrilean, Wrightek iragarri zuen bere Twitter-ean bere hurrengo proiektua A. S. Byatt autorearen Medusa's Ankles ipuina adaptatzea izango zela.
2016ko otsailean iragarri zuen Twitter bidez, bere Know Thyself filma New Film Makers New Yorkeko Anthology Film Archive aretoan estreinatuko zela otsailaren 10ean.[22]
Aktibismoa
aldatuWrightek zeregin aktiboa du kutsadura plastikoari buruzko sentsibilizazioan, bereziki gure ozeanoak nola kutsatzen dituen. 2017. urteko azaroan, Arctic Sunrise ontzian sartu zen Greenpeacerekin, hondakin plastikoak ozeanoetan monitorizatzeko, eta 2018ko urtarrilean Coca-Colak Atlantan (Georgia) duen egoitza bisitatu zuen, erabilera bakarreko plastikoa ekoizteari uzteko eskaera bat eskura emateko.
Wright karitate bateko enbaxadorea da, Lumos izenekoa, J. K. Rowling-ek sortu zuena 2005ean. 2016. urtean, Wright eta Evanna Lynch Haitira joan ziren, umezurtzak nola bizi diren ikusteko.[23]
Bizitza pertsonala
aldatu2010eko otsailean Wrightek baieztatu zuen Jamie Campbell Bower aktorearekin ateratzen ari zela.[24] Wrightek eta Bowerrek beren konpromisoa apurtu zuten 2012ko ekainaren 30ean.[25]
Filmografia
aldatuFilmak
aldatuUrtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2001 | Harry Potter eta Sorgin Harria | Ginny Weasley | |
2002 | Harry Potter eta Sekretuen Ganbera | ||
2004 | Harry Potter eta Azkabango presoa | ||
2005 | Harry Potter eta Suaren Kopa | ||
2007 | Harry Potter eta Fenixaren Ordena | ||
2009 | Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea | ||
2010 | Harry Potter eta Herioaren erlikiak – 1. zatia | ||
2011 | Harry Potter eta Herioaren erlikiak – 2. zatia | ||
2013 | The Sea | Rose | |
After the Dark | Georgina | ||
Before I Sleep | Phoebe | ||
2014 | How (Not) to Rob a Train | Little Girl Bandit | |
My Dad Is Scrooge | Connie | Ahotsa | |
2015 | Sweat | Mia | Film laburra |
Who Killed Nelson Nutmeg? | Diane | ||
Those Who Wander | Zoe | ||
2018 | A Christmas Carol | Nell |
Telebista
aldatuUrtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2002 | Stranded | Young Sarah Robinson | Telebistako filma |
2004 | Agatha Christie: A Life in Pictures | Young Agatha Christie | Telebistako filma |
2007 | The Replacements | Vanessa | Ahotsa |
Antzerkia
aldatuUrtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2013 | The Moment of Truth | The Girl |
Bideo-jokoak
aldatuUrtea | Bide-jokoa | Ahotsa |
---|---|---|
2007 | Harry Potter and the Order of the Phoenix | Ginny Weasley |
2009 | Harry Potter and the Half-Blood Prince | |
2010 | Harry Potter and the Deathly Hallows - Part 1 | |
2011 | Harry Potter and the Deathly Hallows - Part 2 |
Zuzendari
aldatuUrtea | Filma | Eginkizuna | Oharrak |
---|---|---|---|
2012 | Separate We Come, Separate We Go | Zuzendari | Cannes Film Festival-eko film labur atalean estreinatua. |
2013 | Dreaming | Zuzendari | Bideoklipa |
2014 | Sea Ess | ||
Know Thyself | Gidoilari, zuzendari eta ekoizle | 2016an New Film Makers New York at Anthology Film Archive-en estreinatutako film laburra. | |
Fade to Gold | Zuzendari | LoveGold and Wright and Teague-en oinarritutako film laburra. | |
2018 | Medusa's Ankles | Medusa's Ankles-en oinarritutako film laburra. | |
Taught You How To Feel | Bideoklipa |
Gidoilari
aldatuUrtea | Filma | Eginkizuna | Oharrak |
---|---|---|---|
2012 | Separate We Come, Separate We Go | Gidoilari | Cannes Film Festival-eko film labur atalean estreinatua. |
Harry Potterren atrakzio parkea
aldatuUrtea | Izenburua | Ahotsa | Oharrak |
---|---|---|---|
2010 | Harry Potter and the Forbidden Journey | Ginny Weasley | Harry Poterren Wizarding World atrakzio parkea. |
Beste eginkizun batzuk
aldatuUrtea | Izenburua | Eginkizuna | Oharrak |
---|---|---|---|
2020 | Babbitty Rabbitty and her Cackling Stump | Narratzailea | The Tales of Beedle the Bard-eko audiolibroa.[14] |
Sariak eta izendapenak
aldatuUrtea | Saria | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2011 | Rodial Beautiful Awards | Most Edgy Look Award | Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 1. zatia | Irabazlea |
2012 | Empire Award[26] | Best Female Newcomer | Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 2. zatia | Izendapena |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Births, Marriages, and Deaths.» The Lancet 188 (4870): 1129. 1916-12 doi: . ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Merrill, Brian R.. (2006). On this date : a day-by-day look at historical events. Lulu Pub ISBN 978-1-4303-0501-9. PMC 85891826. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Huffington Post. SAGE Publications, Inc. 2014 ISBN 978-1-4522-4471-6. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Gruner, Elisabeth Rose. (2019). «Epilogue: Reading Reading in Harry Potter and the Deathly Hallows» Constructing the Adolescent Reader in Contemporary Young Adult Fiction (Palgrave Macmillan UK): 173–183. ISBN 978-1-137-53923-6. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ «Table 1: Specimens of Abrothrix manni studied with details of the Cytb sequence retrieved from each of them.» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Chase, Malcolm. (2013-07-19). «July–November 1839» Chartism (Manchester University Press) ISBN 978-1-84779-136-8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Stourton, Edward John Ivo, (born 24 Nov. 1957), Presenter, BBC News and Current Affairs programmes, since 1993. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Page, Jason S.. (2013-06-04). Boildown Study on Supernatant Liquid Retrieved from AW-106 in December 2012. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ «How Germany makes train wheels with flowforming» Production Engineer 61 (5): 25. 1982 doi: . ISSN 0032-9851. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Nelson, Michael. (2014-07-25). «Hank, My Dad» The Boy from Boort: Remembering Hank Nelson (ANU Press) ISBN 978-1-925021-65-3. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Stewart, Bonnie. (2016). [http://dx.doi.org/10.4135/9781473983847.n16 «Twitter as Method: Using Twitter as a Tool to Conduct Research»] The SAGE Handbook of Social Media Research Methods (SAGE Publications Ltd): 251–265. ISBN 978-1-4739-1632-6. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Wollen, Peter. (1981). «The Field of Language in Film» October 17: 53. doi: . ISSN 0162-2870. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Denholm, Bonnie. (2014-10). «Clinical Issues—October 2014» AORN Journal 100 (4): 439–444. doi: . ISSN 0001-2092. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ a b Kusuma, Agung. (2019-11-30). «JK ROWLING’S THE TALES OF BEEDLE THE BARD: A MAGICAL REALISM ANALYSIS» PARADIGM 2 (2): 99. doi: . ISSN 2622-8653. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Laino, Charlene. (2008-04). «Prostate cancer: look out for co-morbidities when using androgen-deprivation therapy» Oncology Times UK 5 (4): 18–19. doi: . ISSN 1742-8009. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ «Blumarine Runway Show - Milan Fashion Week Spring 2012 MFW _ FashionTV - FTV» SciVee 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Wright, Bonnie. (2009). «Air Embolism» Small Animal Critical Care Medicine (Elsevier): 744–746. ISBN 978-1-4160-2591-7. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ «Independence: We Go Our Separate Ways» An Atlas of Interpersonal Situations (Cambridge University Press): 129–141. 2001-01-01 ISBN 978-0-521-01180-8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Wright, (George) Brian, (born 9 April 1939), JP; Head of Educational Broadcasting Services, BBC, 1989–93. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Brüssow, Harald. (2014-12-17). «Microbiota and the human nature: know thyself» Environmental Microbiology 17 (1): 10–15. doi: . ISSN 1462-2912. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Wright, Richard. (2010-02-01). PROGRAM, BE PROGRAMMED OR FADE AWAY: COMPUTERS AND THE DEATH OF CONSTRUCTIVIST ART. BCS Learning & Development doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ (Ingelesez) NewFilmmakers NY – New York's only bicoastal year round film festival. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ «Selling our Wares: What We Don’t Tell Them Can Hurt Us» Volume 32, Number 2, April 2005 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ «weekly-report-27-october-2011» Human Rights Documents online (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ «BIO-LAYER PTY LIMITED» Asia-Pacific Biotech News 10 (24): 1412–1413. 2006-12-30 doi: . ISSN 0219-0303. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ «commonwealthnet-march-2012» Human Rights Documents online (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
Ikus, gainera
aldatu- Harry Potter (literatura saga)
- Harry Potter (pertsonaia)