Harry Potter eta Suaren Kopa (filma)
Harry Potter eta Suaren Kopa (ingelesez Harry Potter and the Goblet of Fire) 2005eko Mike Newell britainiar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko filma bat da. J. K. Rowling idazlearen Harry Potter eta Suaren Kopa eleberrian oinarritua dago. Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Michael Gambon, Ralph Fiennes, Brendan Gleeson, Gary Oldman, Miranda Richardson, Alan Rickman, Maggie Smith, Robert Pattinson, Clémence Poésy eta Stanislav Ianevski aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuUdaldean, Munduko Quidditch Txapelketa ospatzen ari direla, Lord Voldemorten (Ralph Fiennes) antzinako jarraitzaileak ziren Heriojaleek txapelketaren egoitza erasotuko dute. Gertakari honek Voldemorten boterea oraindik guztiz desagertu ez dela adierazten du, honi Harryren (Daniel Radcliffe) amesgaiztoak gehitu ezkero, Lord Voldermortenen itzulera berehalakoa izango dela aurreiragartzen da.
Hogwarts ikastetxea Hiru Aztin Txapelketaren egoitza bilakatuko da, Europako hiru magia eskolak elkar lehiatzen diren norgehiagoka, honetan eskola bakoitzeko ordezkari banak urte osoan zehar hiru proba gainditu beharko ditu. Halere, Barty Crouch Jr.-ek (Roger Lloyd-Pack) lehiaketan azpijokoa egin eta azkenean Harry berak ere parte har dezan derrigortuko du, araudiaren arabera adingabea izan eta hiru lehiakidek parte har dezaketen arren. Azken proba Lord Voldemort berpizteko azpijokoa besterik ez da, honela Harry harekin borrokatu eta bietako bat hil dadin.
Aktoreak
aldatuPertsonaia | Aktorea | Euskarazko bikoiztailea[1] |
---|---|---|
Harry Potter | Daniel Radcliffe | Alex Merino |
Ron Weasley | Rupert Grint | Iosu Diaz |
Hermione Granger | Emma Watson | Itziar Urretabizkaia |
Rubeus Hagrid | Robbie Coltrane | Eduardo Gorriño |
Lord Voldemort | Ralph Fiennes | Josu Mitxelena |
Albus Dumbledore | Michael Gambon | Jose Manuel Goikoetxea |
Alastor Moody | Brendan Gleeson | Iñaki Beraetxe |
Lucius Malfoy | Jason Isaacs | Kiko Jauregi |
Sirius Black | Gary Oldman | Pello Artetxe |
Rita Skeeter | Miranda Richardson | |
Severus Snape | Alan Rickman | Iñigo Elosegi |
Minerva McGonagall | Maggie Smith | Alazne Erdozia |
Barty Crouch Semea | Roger Lloyd-Pack | Iñigo Puignau |
Peter Pettigrew | Timothy Spall | Jexux Izeta |
Olympe Maxime | Frances de la Tour | Dolores Días de Mendíbil |
Cedric Diggory (Hogwartseko txapelduna) | Robert Pattinson | Jose Kruz Gurrutxaga |
Victor Krum (Durmstrangeko txapelduna) | Stanislav Ianevski | Julen Agirrezabala |
Fleur Delacour (Beauxbatonseko txapelduna) | Clémence Poésy | Aintzane Gamiz |
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Harry Potter eta Suaren Kopa filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Harry Potter eta Suaren Kopa filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
Harry Potteren film saila | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorgin Harria | Sekretuen Ganbera | Azkabango presoa | Suaren Kopa | Fenixaren Ordena | Odol Nahasiko Printzea | Herioaren erlikiak - 1. zatia | Herioaren erlikiak - 2. zatia |
- ↑ (Ingelesez) «Harry Potter eta Suaren kopa» The Dubbing Database (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).