Harry Potter (pertsonaia)
Harry James Potter J. K. Rowling idazle britainiarraren Harry Potter liburu saileko protagonista nagusia da. Liburu sail nagusiak Harry eta bere lagunen bizitzako zazpi urte hartzen ditu, eta hamaika urte dituenetik hemezortzi urte dituen arte, Hogwarts azti eskolan burutzen dituzten ikasketak kontatzen ditu.
Urte bat zuela, Lord Voldemort azti ankerrak bere gurasoak (James eta Lily) hil zituen. Harry hiltzen ere saiatu zen, baina ezin izan zuen, eta Harryren bekokian marka txiki bat egitea baino ez zuen lortu. Horren eraginez, bere izeba-osabekin bizitzen geratu behar izan zen, baina horiek oso gaizki tratatzen zuten. Bestalde, Voldemort eta Harryren patuak elkarri lotuta geratu ziren gertaera horren ondorioz.
Bere bi lagun onenak, Ron Weasley eta Hermione Granger dira, Hogwarts azti eskolan ezagutu zituenak.
Gryffindor etxekoa da, bere bi lagunak bezala. Harryk eta bere lagunek urtero heroi edo gaizkile bihurtzen duten gertakariak gertu izaten dituzte. Gehien maite dituen pertsonak hauek dira: bere osaba (Sirius Black), Hogwarts eskolako zuzendaria (Albus Dumbledore) eta eskolako atezaina (Hagrid). Asko estimatzen duen beste pertsonaia bat Hedwig da, bere hontza.
Harry Potter film sailean Daniel Radcliffe aktore britainiarrak egin du pertsonaiaren papera.
Liburu bakoitzean
aldatuArtikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Harry Potter eta Sorgin Harria
aldatuLehen liburuan, Harryk bere hamaikagarren urtebetetzean aztien ondorengo dela jakiten du, eta Hogwarts azti-eskolan izen ematen du. Ikasturtean zehar, Voldemort bila dabilen sorgin-harria suntsitzen du.
Harry Potter eta Sekretuen Ganbera
aldatuBigarrenean, Sekretuen Ganberan sartu eta Tom Riddle garaitzen du, eta bere laguna den Ron-en arreba gaztea, Ginny salbatzen du.
Harry Potter eta Azkabango presoa
aldatuHirugarrenean, Sirius Black ezagutzen du, baina honek duen izen txarraren gainetik ez dela benetan gaiztoa ohartzen da; izan ere, Sirius Harryren aita zen James Poterren lagun onena zen. Azkenik, Siriusi alde egiten laguntzen dio, eta hau ezkutatu egingo da aurrerantzean.
Harry Potter eta Suaren Kopa
aldatuLaugarren liburuan, Harryk Hiru Aztien Torneoan parte hartzera behartuta ikusiko du bere burua. Voldemortek hainbat tranpa jarriko dizkio bidean bere Hil-jaleen bitartez. Azkenean Voldemortek Harry harrapatuko du, eta gazteak honen berraragiztatzea ikusiko du. Voldemort itzuli arren, ez du Harry garaitzea lortzen eta gazteak berriro ere ihes egiten du.
Harry Potter eta Fenixaren Ordena
aldatuBostgarrenean, ia inork ez dio sinetsiko Harryk Voldemort itzuli dela dioenean, eta alde batera uzten dute, eroa bailitzan. Sinesten duten bakarrak, bere lagunak, Ron eta Hermione, Dumbledore, eta Fenix-aren Ordena izango dira. Harry, Ron, Hermione, Ginny, Neville eta Luna Magiaren Ministeriora joango dira profezia baten bila. Han hainbat Hil-jaleen aurka ibiliko dira, Fenix-aren Ordeneko kideak laguntzera joango dira, eta nahasmen horren erdian Bellatrix Lestrange Hil-jaleak Sirius hilko du.
Harry erabat haserretuta Bellatrix torturatzen saiatuko da, baina ezin izango du. Bitartean Voldemort azaltzen da eta Harry erraz garaitzen du, hala ere ez dio hiltzeko denborarik emango, Dumbledore azalduko baita. Azkenean, historian izan diren bi mago boteretsuenak aurrez aurre aurkituko dira. Berdinketan amaituko da borroka, Voldemortek berriro ere ihes egingo du, eta Dumbledorek Harryri profezia esplikatuko dio.
Profezia horrek dioenez, Voldemort eta Harry biak batera ezingo dira bizi, eta beraz batak bestea hil beharko du. Harryk Siriusekin hitz egin nahiko du azkeneko aldiz, baina betirako joan dela onartu beharko du.
Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea
aldatuSeigarren liburua iristen da, eta bertan azkenik Snape irakasleak bere bizitza osoan nahi izan zuen lanpostua lortzen du: Arte Ilunen Aurkako Defentsako irakasle berria da. Harry Dumbledore-en klase partikularrak hartzen hasiko da, Voldemorten aurkako borrokari begira. Hala ere, klase hauek ez dira berak pentsatu bezalakoak; izan ere, Voldemorten aintzineko bizitza ezagutzea izango da klase hauen helburua, Dumbledoren memorien bitartez. Hainbat gauza ezagutuko dituzte: Voldemort-en amak hilzorian eta bakarrik bizi zenez abandonatu zuela Tom Narivoloz Riddle umea, hau umezurztegi batean hazi zela, txiki-txikitatik botere nahia izan zuela, eta abar.
Halako batean, Tom Riddle gazteak Slughorn irakasleari Horcrux-ak zer ziren galdetu zion. Hala ere, memoria zati hori ezabatuta zegoen. Harryk oroitzapen hori lortzea du helburu. Kostata, baina lortzen du. Horcruxak oso magia iluna dira pertsona baten arima zatiak objektu batean gordetzea posible egiten dutelako. Horrela, pertsona hori ezingo da hil Horcrux horiek existitzen diren bitartean. Horcrux bat sortzeko pertsona bat hil behar da eta oso mago gutxik sortu dituzte historian zehar Horcruxak, inork ez bat baino gehiago. Hala ere, Voldemortek zazpi Horcrux dituela uste du Dumbledorek, zazpia aztien zorte oneko zenbakia delako. Beraz, Harryri Horcrux horiek suntsitzeko lana ematen dio.
Zazpi horietatik bi jada suntsituta daude. Bigarren liburuan suntsitzen duten Tom Ryddle gaztearen egunerokoa da lehena. Ondoren, Dumbledorek Voldemorten familiaren eraztun bat akabatzen du: Salazar Slytherin-en eraztuna. Hirugarren Horcruxa, Slytherin beraren koilare antzeko bat da eta Dumbledorek badakienez non dagoen, Harryri berarekin joateko eskatzen dio.
Leize batean dago gordeta, eta eskuratzeko pozoi bat edan beharra dago. Dumbledorek edaten du eta hilzorian geratzen da. Lepokoa faltsua dela konturatzen da Harry. Dumbledore oso ahul dago eta Hogwarts-era bueltatzen dira, eta bertara iristean Voldemorten jarraitzaileak sartu direla konturatzen dira. Dumbledorek (jada hobeto), Harry babesten du. Draco Malfoy, Harryren etsai bat, Astronomiako dorrean agertzen da, eta nahiz eta Voldemort berak agindua eman Dumbledore hiltzeko, Draco ez da ausartzen. Halako batean, Snape azaltzen da eta Dumbledor hiltzen du. Harry bere atzetik korrika bizian joaten da, baina Snapek ihes egitea lortzen du.
Liburua Dumbledore-en hiletan amaitzen da. Ron eta Hermionek Horcruxen bilaketan lagunduko diote Harryri, eta honek bere neskalagun Ginny-rekin duen erlazioa mozten du aldi baterako, ez baitu gehien maite duen pertsona berriro galdu nahi.
Harry Potter eta Herioaren Erlikiak
aldatuZazpigarren liburua Harryk 17 urte betetzen dituenean hasten da Fenixaren Ordeneko kideak bere izeba-osabaren etxera bere bila datozenean. Voldemort eta mortifagoek hauek dutren plana Snape-i esker ezagutzen dute. Harry salbu ateratzen da, baina Hedwig bere ontza eta Begizoro Moody hiltzen dira. Ron-en anaia baten, Bill-en, ezkontzan Voldemort Magia Ministerioaren jabe egiten dela jakiten dute, eta Harry, Ron eta Hermionek ihes egin behar dute. Ondoren, Horcrux-en bilaketa hasten dute. Koilare originalarekin hasita, Ministerioan Dolores Umbridge irakasle ohiari kentzen diote Horrocrux-a. Baso batean ezkutatzen dira eta Gryffindor-en ezpata aurkitzen dute laguntzaile anonimo bati esker. Ezpatak Horrocruxa hausten du eta Ron-ek amaitzen du koilarearekin. Harry eta lagunek Herioaren Relikiei buruz jakiten dute. Hiru dira Relikia hauek: Saukoaren Barita, Erresurrekzioaren Harria, eta Kapa Inbisiblea. Kapa hau gaztetatik Harryk zuen kapa da, harria ere Harryk du, Dumbledoreri esker, baina barita Voldemortek Dumbledore-en tumbatik lapurtzen du. Hala ere, azkenean Harryk Relikiei Horcruxei baino garrantzi gutxiago ematen die, Dumbledorek misio hori utzi ziolako.
Hurrengo Horrocruxa Hufflepuff-en Kopa da, eta Gringotts banku magikoan dago gordeta. Dragoi baten laguntzarekin ihes egitea lortzen dute Koparekin. Voldemort azkenan konturatzen da Harry Horcruxen atzetik dabilela, eta badakiela zeintzuk diren azken bi Horcruxak. Nagini, Voldemorten sugea, eta azken Horrocruxa Hogwartsen daude, beraz Harryk azkar bertara joan beharra du. Voldemort Hogwartsen da iada, Harryrekin betirako amaitzeko eta Harryren jarraitzaileen eta Voldemorten jarraitzaileen arteko borroka hasi da. Harryk Ravenclaw-en diadema suntsitzen du eta sugearen bila doa. Hala ere, hori ez du batere erraza, Voldemortek bere alboan daramalako beti. Voldemort Snape-i esaten dio bere barita berriak, barita boteretsuak, ez diola funtzionatzen, Snape-ri dagokiolako barita, berak hil baitzuen Dumbledore, baritaren azken jabea. Beraz, Voldemortek Snape hil beharra duela dio eta sugeak hiltzen du. Hil baino lehen, Snapek Harryri oroitzapen bat ematen dio, eta hiltzen den bitartean begietara begiratzeko esaten dio.
Harry korrika oroitzapen hori ikustera joaten da eta Snape-i buruzko egia guztia jakiten du. Snape gaztetatik bere ama, Lily Potter-ez zegoen maiteminduta. Voldemortek Lily hil zuenean Snape Dumbledore-engana joan zen, bide zuzenaren bila. Dumbledore-i fideltasuna eskaini zion aurrerantzean, eta agureak Harry babesteko agindu zion. Snapek Lily-rengatik babestu izan du beti ezkutuan Harry eta Dumbledoreren hilketa, bien artean planeatu zuten, Dumbledoreri urte beteko bizialdia geratzen zitzaiolako, eta Snapek berak hiltzeko eskatu zion. Horrela, Snapek Voldemorten konfiantza izango zuen eta horrek Harryri lagunduko zion. Gainera, Dumbledorek Harryk Voldemorten arima zati bat zuela bere barruan kontatu zion, eta Voldemort hiltzeko Harry hil beharko zela. Harry, hau entzun ostean, Voldemortengana joaten da bere xedea hiltzea dela jakinda. Berak maite dituen pertsonak salbatzeko ezinbestekoa zen Harry hiltzea.
Harry toki ezagun batean esnatzen da: King's Cross tren geltokia. Zerua dela uste du, hilda dagoela, eta Dumbledore ikusten du. Berazk azaltzen dio ez dagoela hilda, nahi baldin badu bueltatu daitekeela, Voldemort bizi den bitartean Harry ezingo baita hil. Harry bueltatu egiten da, hilaren plantak egiten, Voldemortek amaitutzat ematen du gerra, eta Harryren gorpua Hogwartsera eramaten du. Harryren lagunek ez dute barkatzen, eta Voldemorten aurka hasten dira. Berriro borroka hasten da, Harryk plantak egiteari uzten dio, eta Voldemorti aurre egiten dio. Voldemorten Avada Kedabrak berriro ere errebotatu egiten du, eta azkenean lord Voldemort hil egiten da. Orain bai, dena amaitu da.
Hemeretzi urte beranduago, Harry eta bere emaztea, Ginny, beraien hiru haurrekin King's Crosseko geltokira joaten dira. Bi seme dituzte: James Sirius, zaharrena, eta Albus Severus, gazteena eta lehen urtea duena Hogwartsen, eta alaba gazteena, Lily Luna, oraindik gazteegia dena Hogwartsera joateko. Bertan, Ron, Hermione eta hauen seme Hugo eta alaba Rose-ekin elkartzen dira. Albus Potter-ek kezka du Slytherin etxean tokatuko zaiola uste duelako, eta Harryk esaten dio ez kezkatzeko, Slytherin etxean oso mago handiak izan direla, eta bere izenetako bat (Severus), berak ezagutu duen pertsona ausartena izan zelako, eta ez badu nahi Slytherin etxera joan lasai egoteko, Gryffindor tokatuko zaiolako. Harry, Ginny, Ron eta Hermione bere seme-alabez agurtzen dira. Ginnyk lasai egoteko esaten dio Harryri, eta Harryk erantzuten dio lasai dagoela, hemeretzi urte direla orbainak ez diola minik egiten.