Onddo hankagorria (Neoboletus luridiformis, izen ohia Boletus erythropus) Boletaceae familiako onddoa da.[1]

Onddo hankagorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaNeoboletus
Espeziea Neoboletus luridiformis
(Rostk.) Gelardi, Simonini & Vizzini (2014)
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora oliba-arreak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Jangarri ona, larbek ez diote erasotzen. Perretxiko zaleek ez dute jasotzen, poro gorridun onddo guztiak pozoitsuak direla uste dutelako. Zerbait toxikoa da gordinik.

Sinonimoak: Boletus luridiformis Rostk. (1844), Suillus luridiformis (Rostk.) Kuntze (1898), Boletus erythropus Pers. (1796)

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 12 (20) cm arteko diametrokoa, ganbila, haragitsua, sendoa, lehorra, likatsua ez. Gaztetan belusatua, arre iluneko kolorea erreflexu gorrixkekin edo oliba antzekoekin.

Tutuak: libreak, estu, hori-berdexkak, ebakitzean urdintzen direnak.

Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.

Poroak: Txikiak, biribilak, gorri-purpura edo gorri-laranja kolorekoak.

Hanka: Sendoa, haragitsua, sabelduna, goialdean mehetua, sare gabea, gorri-purpuraz tantotua hondo horixkaren gainean.

Haragia: Hori-limoi kolorekoa, ebakietan berehala urdintzen da aireak ukitzean. Trinkoa, sendoa eta azkenean biguna. Zapore leuna du, ez mikatza, eta usain hautemanezina.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Erythropus epitetoa berriz grekotik dator, gorri eta zornetik. Oinaren koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri ona, ondo prestatzen bada, eta zerbait toxikoa gordinik. Larbek gutxi erasotzen diote. Kolore urdina desagertu egiten da egosten den bitartean.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Boletus queletii bezalako tutu gorriko beste Boletus batzuekin, oinaren oinarrian kolore gorri-ardotsua duena. Boletus luridus espeziarekin, hankan sarea duena. Boletus dupainii kapela gorriarekin eta Boletus torosus onddoarekin, non poroak lehenengo horiak diren, azkenean gorrietara pasatuz.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Pagadietan eta hariztietan arrunta, eta arraroagoa da koniferen artean.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 52 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 152 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 503 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu